Errusiako ekonomia 2014an:
Errubloa asko jaitsi eta inflazioa hazten ari zen atzeralditik hurbil zegoen herrialdea. Vladimir Putinek «atzoko etsaien» aurkako mezuak erabili zituen herritarren kezkak lasaitzeko[1]. 2014an juxtu eutsi zion Errusiak hazkunde positiboari, baina 2015ean atzeraldian erortzea (-%0,8) espero zen. Gainera, 2015erako %7,5eko inflazioa kalkulatu zuten baina handiagoa izatea ere espero zen, 2014ean %10ean zegoelako[2]. Ondorioz, Putinek esan zuen 2015 eta 2017 artean gutxienez %5 gutxitu beharko zituela urtero aurrekontuak. Hala ere, batzuek murrizketa %10 eta %15 artekoa izan zitekeela esan zuten[3].
- 2014ko abenduaren 16an, Banku zentralak interes tasak %17ra igo zituen eta ondorioz, merkatuetan beldurra zabaldu zen. Errubloak euroarekiko beste %20 galdu zuen egun horretan[4].
- Abenduaren 17an, 2015ean finantza-sistema birkapitalizatzeko neurriak aztertzen ari zen Errusia. Finantza-sistema egonkortzeko hainbat neurri hartu zituen Errusiako Bankuak. Bestalde, dibisak saltzen hasi zen errubloa ez hondoratzeko[5].
- Abenduaren 18an, Putinek akatsak onartu arren kanpo faktoreei egotzi zien krisia. Hala ere, Errusiako ekonomiak, bi urtean gehienez, krisi ekonomikoa gaindituko zuela uste zuen[6].
Erreferentziak
- ↑ Iker Aranburu, ««VLADIMIR? ARAZO BAT DAUKAGU»», Berria, 2014-12-07
- ↑ «-%0,8», Berria, 2014-12-07
- ↑ «%5», Berria, 2014-12-07
- ↑ Iker Aranburu, «Errusiako ekaitza ziklogenesi bihurtu da», Berria, 2014-12-17
- ↑ «2015ean finantza-sistema birkapitalizatzeko neurriak aztergai Errusian», EiTB, 2014-12-17
- ↑ «Putinek akatsak aitortu ditu, baina kanpo faktoreei egotzi die krisia», EiTB, 2014-12-18
- ↑ J. F., «Atzeraldi sakon baten arriskuaz ohartarazi du Medvedevek», Berria, 2014-12-24
Kanpo estekak