Erromako Lorategi Botanikoa (italieraz: Orto Botanico di Roma) edo Erromako La Sapienza Unibertsitatearen Lorategi Botanikoa (italieraz: Orto Botanico dell'Università di Roma "La Sapienza") Erroma hiriburuko Corsini jauregian dagoen lorategi botanikoa da. Trastevere rionean kokaturik dago, Janikulo muinoaren maldetan.
Historia
XVII. mendean Suediako Kristina erregina hogei urtez bizi izan zen Corsini jauregian eta honen babesean Accademia dell'Arcadia-ren bilerak egin ziren. Akademia honek Aita Santuaren lorategi botanikoak eraiki zituen jauregiaren ondoan.
Gaur egungo lorategiak ordea 1883an egin ziren, Italiar estatuak jauregia eskuratu ondoren alegia.
Espezieak
3.000 landare espezietik gora aurkitzen dira lorategietan. Bereziki aipagarriak dira lorategi japoniarra, banbu basoa eta sendabelarren lorategia (Giardino dei Semplici), 300 espezie inguru dituena.
Negutegi ugari ere badaude kaktusak, bonsaiak, landare haragijaleak eta landare tropikal ugari mantentzen ditutenak.
Iruditegia
-
-
Lorategi japoniarra.
-
Banbuak.
-
Iratzeen harana.
-
Eskailerak eta urjauzia.
Kanpo estekak