Kimikako laborategietan erretorta destilazioan erabiltzen den beirazko ontzia da, lepo luzea eta beherantz kurbatua duena. Substantziak, normalean solidoak edo erdisolidoak, berotuz destilatzeko edo deskonposatzeko erabiltzen da[1]. Lepoak lurrunen kondetsadore gisa egiten du lan.
Erretorta alanbikearen parteetako bat izaten da.
Erreferentziak
- ↑ Erretorta. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
Kanpo estekak