Erramun Berenger IV.a[1] (Bartzelona, 1113 edo 1114 – Borgo San Dalmazzo, 1162ko abuztuaren 7a), goitizenaz Santua deitua, Bartzelona, Girona, Osona eta Cerdanyako kondea izan zen 1131-1162 bitartean, Aragoiko printzea eta Ribagorzako kondea 1137-1162 urteetan, eta Proventzako markesa 1144-1162 bitartean. Petronila Aragoiko printzesarekin ezkondu zen 1137an. Musulmanak Kataluniatik kanpora egotzi zituen, Tortosa (1148), Lleida (1149), Fraga eta Mequinenza hartu ondoren. Tolosako kondeen aurka borrokatu zen, bere iloba Erramun Berenger Proventzakoaren alde.
Erreferentziak
Kanpo estekak