Ernst Trygger
Ernst Trygger (Stockholm, 1857ko urriaren 27a – ibidem, 1943ko irailaren 23a) suediar irakasle, diplomazialari eta politikaria izan zen. Suediako lehen ministroa izan zen 1923tik 1924ra.
Uppsalako Unibertsitatean ikasi zuen eta 1889an bertako Zuzenbide irakasle izendatu zuten. Suediako politikari kontserbadore garrantzitsuena izan zen XX. mendearen hasieran XX. 1898tik 1937ra diputatu izan zen, eta 1913tik 1933ra Alderdi Nazionaleko buruzagi. Konstituzio ordenaren eta botere exekutibo indartsu eta zuhur baten aldekoa izan zen erreforma demokratikoen aurrean, nahiz eta azkenean sufragio unibertsala onartu zuen.
1923an lehen ministro izendatu zuten Hjalmar Brantingen dimisioaren ondoren. Bere gobernuak urtebete pasatxo iraun zuen 1924ko hauteskundeetan sozialdemokraten boto kopuruak gora egin zuenean. 1928tik 1930era Kanpo Arazoetako ministro izan zen Arvid Lindmanen gobernuan, eta ondoren politikatik erretiratu zen bizitza akademikoan aritzeko.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.