Ermuko Udal Liburutegia Goienkalen dago eta kokatzen den erakinaren izen bera du, Teresa Murga. 1963an sortu zenetik, kokapen ugari izan ditu gaur egun betetzen duenera iritsi arte.[1] Azken berriztatze lanak 2024an amaitu ziren eta liburutegi zerbitzurako eraikin guztia erabiltzen da ordutik.[2] Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruan dago.
Kanpo estekak
- [1], Ermuko Udal Liburutegia sortzeko agindua, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
- [2], Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogo bateratua.
Erreferentziak
- ↑ «Liburutegian mailegu-eskaerak egiteko azken eguna - Ermua» drogetenitturri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «Liburutegia, guztiz berriztuta eta bi solairurekin - Ermua» drogetenitturri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).