Erin Watts
| Erin Watts | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | intelligence officer (en) |
| Enplegatzailea(k) | MI5 |
Erin Watts (Erresuma Batua) fikziozko pertsonaia da, espioietan oinarritutako Spooks izeneko telesail britainiarrean agertzen dena. Lara Pulver aktoreak interpretatu zuen pertsonaia hori 2011ko irailaren 17tik 2011ko urriaren 23an telesaila bukatu zen arte. Larak Erin interpretatu zuen berriro 2015eko maiatzaren 8an estreinatu zen Spooks: The Greater Good filmean.[1][2]
Aurrekariak
Harry ordezkatzeko Ataleko Buru bihurtu baino lehen, Erinek Bitarteko Nagusia izan zen, D atalera heldu zenean Erinek Calum Reed ofizial eta teknikari berria ekarri zuen berekin.
Denboraldiak
Hamargarren denboraldia
Erin Watts igoera meteoriko batean zegoen, baina hala ere ez zuen bere posizioa aprobetxatzen. Bere lana ahalik eta ondoen eta ahalik eta gaitasun onenarekin egitea interesatzen zitzaion. Buruzagi handia zen, azkarra, ausarta, eta arriskua dagoenean laguntzeko prest zegoena, bi aldiz pentsatu barik. Hala ere, fede haustezin batek bultzatu zuen, eta egunero aurre egiten zion inguruan ikusten zuenari. Bizitza normal eta zoriontsua bizi zezakeela eta aldi berean espioia izan zitekeela uste zuen.
Spooks: The Greater Good
2015. urtean, Erin Harryrekin elkartu zen, Ruth Eversheden hilobia bisitatzen zuen bitartean, Adem Qasimek CIAtik ihes egitea lortu ostean. Qasimek Londresen aurkako erasoa prestatzen ari zela uste zuen Erinek, eta ezkutuan bidali zuen Qasimen ziegan infiltratzeko. MI5ean zuen etorkizun zalantzagarriarekin, Harryk arriskutik urruntzeko agindu zion Erini, ez baitzuen nola babestu.[3]
Harryk Qasimi jarraitzea erabaki zuen, baina hura aurkitu zuenean konturatu zen Erinen benetako identitatea aurkitu zuela. Qasimek urdailean tiro egin zion Erini, eta Harryri hiltzeko agindu zion, bere sufrimendua arintzeko, edo bestela Erinen heriotza mingarri eta motela grabatuko zuen, familiak ikus zezan. Harryk, ordea, ez zuen Erin hil nahi. Erinek pistola hartu eta bere buruari tiro egin zion eta Harryri esan zion ez zuela nahi alabak era horretan hiltzen ikusterik.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «'Spooks' Lara Pulver interview» Digital Spy 2011-09-16 (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) CultBox. (2011-09-13). «Lara Pulver ('Spooks': Series 10) interview» CultBox (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Doble identidad: Jaque al MI5 (2015). (kontsulta data: 2025-09-09).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.