Eremu sakontasun

Eremu sakontasuna, optika eta bereziki argazkigintzan, irudi edo argazki bateko eszenan punturik hurbilena eta punturik urrunenaren arteko eremuak duen gardentasun edo definizio maila da.

Eremu sakontasuna handia ala txikia izan liteke, argazkilariaren nahiera eta argazki makinaren parametro batzuen araberakoa baita. Nagusiki, eremu sakontasuna lau faktoreen baitakoa da:

  1. Zirkulu-nahasketaren tamaina
  2. Foku-distantzia
  3. Irekidura edo f zenbakia
  4. Fokuratze-distantzia

Orokorrean, gero eta irekidura txikiagoko diafragmak erabiliz sakontasun handiagoa lortzen da; eta alderantziz, gero eta irekidura handiagoko diafragmak erabiliz eremu sakontasun txikiagoa lortzen da.

Kanpo estekak