Edozein triangeluk hiru erdibideko ditu: hiru erpinetatik aurkako aldera doazenak, eta barizentro, zentroide, grabitate-zentro edo masa-zentro —azken biak gehienbat Fisikan— deritzon puntuan ebakitzen dute elkar. triangelu isoszelearen eta triangelu aldekidearen kasuetan, erdibidekoak erdibitu egiten du luzera bereko alboko aldeak dituen angelua.