Enrique Jordá Gallastegi (Donostia, 1911ko martxoaren 24a - Brusela, 1996ko martxoaren 18a) gipuzkoar orkestra-zuzendaria izan zen. Donostian ikasi zuen eta gero Parisen, Le Flem eta Duprérekin. Madrilgo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen (1940-1945) eta Lurmutur Hiriko Orkestrarena (1947-1952). 1954 urtetik 1964 urtera San Franciscoko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen, eta hura izan zuen garairik oparoena. Estreinaldi ugari egin zituen orkestra horrekin: Milhauden 8 eta 12 Sinfonia edo Rodrigoren Fantasía para un gentilhombre, besteak beste. 1970-1975 urte bitartean Anberesko Filarmonikako zuzendaria izan zen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa sortu zenean Jordá izan zen lehenbiziko zuzendaria.
Erreferentziak