Eneritz Artetxe Eizagirre (Azkoitia, Gipuzkoa, 1990) euskal bertsolaria eta irakaslea da.
Bertsolari
Hamar urterekin hasi zen bertso eskolan, eta ondoren Erniarraitz Bertsozale Elkarteko irakasle lanetan ere aritu da. 2015eko eta 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu du eta azken honetan finalerako sailkatu zen.[1]
2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuen, Ilumben jokatu zena. Bere esanetan, ez zuen espero azkenera iristea baina bide guzti honetan asko disfrutatu omen du bai saioetan kantari eta baita prestakuntzan ere.[2] Final honetan berarekin kantatu zutenak: Alaia Martin, txapeldun berria, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo eta Andoni Rekondo.[3]
Euskal Filologian lizentziatua da eta gaur egun euskarako irakaslea hezkuntza arautuan. Horretaz gain, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea da.[1]
Txapelketak
Sariak
- Aizpurutxoko Bertso Sariketa: irabazlea 2012 [4]
- Aztiri saria: irabazlea 2013 [5]
- Osinalde saria: bigarrena 2015 [6]
Erreferentziak
Kanpo estekak