Eneko las Heras Leizaola

Eneko las Heras Leizaola
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEneko las Heras Leizaola
JaiotzaCaracas
Herrialdea Venezuela
 Espainia
BizilekuaEspainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea eta umorista grafikoa
Enplegatzailea(k)20 minutos
Interviú

Eneko de las Heras Leizaola (Caracas, Venezuela, 1963ko apirilaren 10a), Eneko izenarekin ezagunagoa, venezuelar ilustratzaile, karikaturagile eta umorista grafikoa da.

Biografia

Caracasen (Venezuela) jaio zen 1963an, eta Luis de las Heras eta Karmele Leizaola izan zituen gurasoak. 1995etik Espainian bizi da.

Lana

Bere lehen ilustrazioa, hedabide garrantzitsu batean, 1979ko uztailean agertu zen, El Nacional domeka-gehigarrian, 7. eguna izena zuena. Bere marrazkiak Caracaseko Euskal Etxeak argitaratzen duen Euskadi aldizkarian agertu ziren eta, ondoren, Nuevo Rumbo egunkari litografiatuarekin kolaboratu zuen. 1981 eta 1989 artean, bere herrialdeko beste aldizkari batzuetan lan egin zuen, hala nola El Cohete, Número, Nueva Sociedad, El Nacional eta El Diario de Caracasen.

Bizilekua Espainiara aldatu ondoren 20 minutos egunkarian, Interviú aldizkarian eta Diagonal egunkarian hasi zen lanean. 1998 eta 2013 artean, beste marrazkilari batzuekin batera (Mutis, Olaf Ladousse, Jaques Le Biscuit eta Pepe Medina) El Cartel egunkari muraleko editore eta ekoizlea izan zen. Gaur egun, El Jueves aldizkarirako eta Público egunkari digitalerako kolaboratzen du.

Enekoren binetetan errealitatearen disekzio argia dago, ironiaz eta satiraz betea. Bere kasuan, umore grafikoa ideiak komunikatzeko, hausnarketak bultzatzeko eta kontzientzia politikoak pizteko arma bat da.

Hainbat erakusketatan hartu du parte, bai kolektiboetan bai banakakoetan, eta bertan aurkeztu ditu bere sorkuntzak. Caracaseko, Quitoko eta Bilboko karikaturagileen aretoetan parte hartu du. Bere sarien artean El Carabobeñoko Karikatura Aretoa (1981), Caracasko Udal Kazetaritzarena (1991) eta Michelena Aretoko Juan Llovera daude.

Liburuak

Monografiak
Album kolektiboak
  • 2006 Los cinquenta números: El cartel desde 1998. El Cartel.
  • 2018 155 dibuixos contra el 155. En catalán. Efados.

Kanpo estekak