Endrick Felipe Moreira da Sousa (Taguatinga, Barruti Federala, Brasil, 2006ko uztailaren 21a) brasildar futbol jokalari profesionala da, bertako Serie A ligako SE Palmeiras-en jokatzen duena aurrelari gisa. Real Madrilekin aurreakordioa du 2022ko abendutik, eta 2024ko uztailetik aurrera bertan jokatuko du.[1]
Brasilgo futbolean etorkizun oparoenetarikoa duen jokalaritzat jotzen da.[2]
Bizitza pertsonala
Taguatingaren semea, lau urte zituela hasi zen futbolean jokatzen. Bere familiaren egoera ekonomiko latza medio, zin egin zuen futbol jokalari profesional izango zela. Bere aita Douglas Sousak bere golen bideoak Youtuben ipini ondoren, hainbat kluben interesa erakarri zuen. São Paulo bera fitxatzetik gertu ibili zen, baina azkenean 11 urte zituenean Palmeirasek lortu zituen bere zerbitzuak.[3]
Ibilbidea
Hastapenak
Palmeirasen behe kategorietan 169 partidu jokatuta, jada 165 gol daramatza. [4]
Erreferentziak
Kanpo estekak