Emakumearen eta Teknologiaren Institutua edo Emakumearen eta Teknologiaren Anita Borg institutua Palo Alton, Kalifornian, kokatuta dagoen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. 1997an sortu zuen Anita Borg informatikariak. Arlo teknologikoan emakumearen presentzia areagotzea da erakundearen helburuetako bat.
Institutuaren programa garrantzitsuenetako bat Emakumeak Informatikan Grace Hopper Ospakizuna da, mundu-mailan emakume informatikari gehien batzen dituen bilkura.
2002an Telle Whitney-k hartu zuen bere gain Institutuaren presidentetza eta zuzendaritza orokorra. 2003an Borgen omenez institituari Emakumearen eta Teknologiaren Anita Borg Institutua[1] izena jarri zioten. Sortu zenetik, Estatu Batuetan haren programa kopurua handitu eta nazioartean duen tamaina laukoiztu egin da.
Erreferentziak
Kanpo estekak