Elkarrikoa, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.
Elkarrikoa eta iparralderago dagoen anaia biki Armaltxuri uren banalerroko mendi peto-petoak ditugu: mendi malkartsuak, pagadi zabalen azpian ezkutatuak.
Gainen katearen erdi-erdian izanik, Elkarrikoa-Armaltxuri parea seguruenik inguruko bisita gutxien jasotzen dituztenak dira, bide gehienak nahiko luzeak gertatzen baitzaizkigu, luzeegiak pagadien artean murgilduriko gain ezezagun horietara joateko.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Elkarrikoa, http://www.euskal-herria.org/.