Elizabeth Zimmermann

Elizabeth Zimmermann
Bizitza
JaiotzaIngalaterra1910eko abuztuaren 9a
HeriotzaMarshfield1999ko azaroaren 30a (89 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, diseinatzailea, puntu egilea eta irakaslea

Elizabeth Zimmermann (ezkondu aurretik Elizabeth Lloyd-Jones) (Londres1910eko abuztuak 9 – Marshfield, Wisconsin, 1999ko azaroak 30) puntu egile, diseinatzaile eta irakaslea izan zen. Eskuz puntua egiteko teknikak berritu zituen bere liburuen eta Ameriketako telebista publikoan egindako irakasteko programen bidez.[1] Bere iritziz pertsona bakoitzak bere erara egiten ditu gauzak eta baita puntuzko lanak ere.[2]

Biografia

Gaztaroa

Elizabeth Lloyd-Jones Londresen jaio zen. Bere aita britainiar itsas armadako ofiziala zen eta ama enpresaria, Meals by Motor izeneko enpresaren sortzailea: janaria etxeetara banatzen zuen munduko lehen enpresetako bat izan zena.[3][4]

Elizabeth Zimmermannek interna ikasi zuen eskolan Ingalaterran[5] eta arte eskoletara joan zen atzerrian Suitzan eta Alemanian.[1] Knitting Around liburuan "Digressions" atal autobiografikoa sartu zuen eta bere artelanen irudiak sartu zituen testuan zehar. Elizabeth Zimmermann-ek puntua egiten amarengandik eta izebengandik ikasi zuen ingeles estiloan eta gero izan zuen etxeko-andereño suitzarrak estilo kontinentala edo alemaniarra erakutsi zion.

Elizabeth Zimmermannek 1937an emigratu zuen Estatu Batuetara Arnold Zimmermann bere senarrarekin (garagardogilea zena), ezkonberritan.[6] Hasieran, New Yorken bizi izan ziren, baina gero lekurik leku ibili ziren Wisconsinen geratu ziren arte. Bertan eskola bat hartu zuten eta Schoolhouse Press (oraindik badena eta alaba zuen Meg Swansenek daramana.[1] [7]

Elizabeth Zimmermann Marshfield, Wisconsinen hil zen 1999ko azaroaren 30ean, 89 urterekin. The New York Times egunkarian Douglas Martin-ek egin zion heriotza oharrean aipatu zuen Elizabeth Zimmermann apaltasunez aritzen zela puntu munduan izan zuen bere eraginaz, garrantzia kenduz bezala[1]

Lana

Bere garaian galtzeta-orratz zuzen eta zurrunekin egin ohi zen puntua, baina berak orratz flexible eta zirkularrekin lan egitea bultzatu zuen, josturak josteko beharra gutxituz eta patroi konplexuak errazago trikotatu ahal izateko. Era berean, puntua egiteko era kontinentala deitzen dena bultzatu zuen, trikotatzeko era azkarrena zelako. Bigarren Mundu Gerraz geroztik baztertua izan zen, “alemaniar” era gisa hartua zelako aliatuen herrialdeetan (batik bat, Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan). Nazioartean, ingelesez daude trikotatzeko liburu asko eta estilo ingelesa edo amerikarra zabaldu zen, baina Elizabeth Zimmermann-ek estilo kontinentala zabaltzen lagundu zuen Estatu Batuetan.

Lan nabarmenak

Elizabeth Zimmermann ei da Ameriketako aldizkari batean ikusi zen lehen Aran motako jertsea trikotatu zuena (Vogue Knitting aldizkarian, nahiz bi urte lehenago patroi bat argitaratua izan zen). 1958an argitaratu zioten jertse horren patroia Vogue Pattern Book liburuan. Era berean, 1956ko Woman's Day aldizkariko ale batean, gizon eta emakumerako Aran jertse bilduma (galtzerdi eta eskularruekin) argitaratu zioten "Hand Knits from the Aran Islands" izenburuarekin.

Hil ostean argitaratu zioten The Opinionated Knitter liburuaren arabera, artile konpainia bateko editoreak Elizabeth Zimmermannen Fair Isle motako jertse baten azalpenak (orratz zirkularrekin egitekoak zirenak) aldatu zituen, modan zegoen orratzekin era lauan trikotatzeko eta, ondorioz, bere azalpen eta patroiak bere kontura argitaratzen hasi zen doako aldizkari baten bidez bere bezeroei. Denborarekin gorputza hartzen joan zen eta Wool Gatherings izena hartuko zuen aldizkariak.[8]

Telebistan egindako lana

Zimmermann PBS doako telebistan programak egiten hasi zen eta oraindik ikus daitezke, bai bideoan bai eta DVD formatuetan. Beti ari zen puntua egiten eta bere senarraren motorrean zihoala nola aritzen zen trikotatzen ikusi ahal da atal batean. The Opinionated Knitter liburuan bere alaba Meg Swansenek kontatzen du, Elizabeth Zimmermannek bere lehen liburuari The Opinionated Knitter (‘Iritzidun puntu egilea’) izenburua jarri nahi ziola, baina argitaratzaileak aldatu egin ziola Knitting Without Tears.(‘puntua egin negar egin gabe’ edo ‘puntua erraz egin’ gisa itzul daitekeen izenburua), baina egilearen filosofia hobeto jasotzen zuen hasieran proposatutakoak eta horregatik erabili zuten hil ondoko liburua izendatzeko. Bere lan guztietan Elizabeth Zimmermannek puntu egileak animatzen zituen esperimentatzera eta patroiak bere egitera, ideia eta patroi propioak garatzera, barruan zuten sortzeko gaitasuna atera zedin.[9][10]

Lorpenak

"EPS"

Elizabeth Zimmermannek "EPS" (Elizabeth's Percentage System) ‘Elizabethen Ehuneko Sistema’ kalkulu sistema asmatu zuen: jantzien neurriak kalkulatzeko modua da, formula matematiko bat, norberak hautatutako hari eta orratzekin trikotatutako ereduaren eta gorputzaren zirkunferentzia kontuan izanda, zenbat puntu egin eta erabili behar diren jakiteko.[11]

Diseinatzaileek oraindik erabiltzen dute. Elizabeth Zimmermannek bultzatzen zituen puntu egileak beren erara lan egitera, diseinuak norbere gustura edota beharretara egokitzera, patroirik gabe ere lan egitera, hots, benetako artisau lana egitera, eta horretarako guztirako ezinbestekoa zen EPS sistema.[8]

Patroiak

Hainbat patroiek oso ezaguna bihurtu zuten ere Elizabeth Zimmermann:

  • "Pi Shawl" izeneko xal zirkularra, hainbat lerrotatik behin Pin oinarritutako puntu gehikuntza bidez sortua zena, bere Knitter's Almanac liburuan zioen moduan. Oinarria Euklidear geometria du: faktore eta indize berdinaren arabera handitzen dira dimentsio guztiak eta forma zirkularra puntuak era espaziatuan gehituz lortzen da.
  • "i-cord" (edo "idiot cord") eta
  • "Baby Surprise Jacket" ‘umeentzako ezusteko jaka’, forma lau bakarrean trikotatzen dena eta gero origami-erara tolesten dena, jaka bihurtzeko.
  • Mobius lepokoa, zirrinda laukizuzen bat trikotatzen da eta bi ertzak elkar josten edo lotzen dira, ertz bat 180 gradu giratuz.[12]

1974an, Elizabeth Zimmermannek puntua egiteko topaketa batzuk sortu zituen,[5] gaur egun bere alabak zuzentzen dituenak. Bere lema honako hau zen: "Knit on with confidence and hope, through all crises." (‘Puntua egin konfiantza eta itxaropenarekin, krisi guztien gainetik’)[9]

2006an bere bizitzako lanen erakusketa egin zuten Wisconsingo Unibertsitatearen Madison Gallery of Design galerian "New School Knitting: The Influence of Elizabeth Zimmermann and Schoolhouse Press" izenburuarekin.[6]

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) Martin, Douglas. (1999-12-12). «E. Zimmermann Is Dead at 89; Revolutionized Art of Knitting» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2025-05-25).
  2. «Berroco - "No two people knit alike, look alike, think alike; why should their projects be alike?" Celebrating Women's History Month with a quote from the legendary Elizabeth Zimmermann, author of many prolific books, including "Knitting Without Tears". 🧡 What women most influenced your craft over the years? | Facebook» www.facebook.com (kontsulta data: 2025-05-25).
  3. https://infoweb.newsbank.com/apps/news/document-view?p=AWNB&docref=news/0EAF13170BC0BB23&f=basic
  4. https://trove.nla.gov.au/newspaper/article/21018006
  5. a b (Ingelesez) «A high priestess of hand knitting Crafty talent - ProQuest» www.proquest.com (kontsulta data: 2025-05-25).
  6. a b (Ingelesez) [email protected] 608-252-6188, GAYLE WORLAND. (2006-11-12). «KNIT KNACK UW-MADISON EXHIBIT PAYS TRIBUTE TO WOMAN WHO MOVED TO WISCONSIN AND BECAME THE 'QUEEN OF KNITTING'» Wisconsin State Journal (kontsulta data: 2025-05-25).
  7. Schoolhouse press. .
  8. a b Hanchett Hanson, M. et al. (2021): Creativity and Improvised Educations: Case Studies for Understanding Impact and Implications. 4. kapitulua. ISBN 978-0-367-48897-0
  9. a b Zimmermann, Elizabeth. «Knitting Without Tears (oharra Goodreads orrian).» www.goodreads.com (kontsulta data: 2025-05-25).
  10. Zimmermann, Elizabeth, Knitting Without Tears: Basic Techniques and Easy-to-Follow Directions for Garments to Fit All Sizes. Touchstone (Simon & Schuster). 9780684135052.
  11. «Elizabeth Zimmermann Profile» web.archive.org 2020-02-22 (kontsulta data: 2025-05-25).
  12. Making a Mobius a matter of mathematics, In The Times (Trenton). .

Bibliografia

  • Zimmermann, Elizabeth (1995) [1971]. Knitting Without Tears. New York: Simon & Schuster. ISBN 0-684-13505-1. OCLC 475746806.
  • Zimmermann, Elizabeth (1981) [1974]. Knitter's Almanac. New York: Dover Publications. ISBN 0-486-24178-5. OCLC 851977417.
  • Zimmermann, Elizabeth (1981). Knitting Workshop. Pittsville, Wisconsin: Schoolhouse Press. ISBN 0-942018-00-1.
  • Zimmermann, Elizabeth (2001) [1989]. Knitting Around. Pittsville, Wisconsin: Schoolhouse Press. ISBN 0-942018-03-6.
  • Zimmermann, Elizabeth (2005). The Opinionated Knitter: Elizabeth Zimmermann Newsletters 1958-1968. Pittsville, Wisconsin: Schoolhouse Press. ISBN 0-942018-26-5.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.