Elgea-Artiako Estazio Megalitikoa. Tumuluak, trikuharriak eta menhirak aurkitu dira Gipuzkoa hegoaldeko estazio megalitiko honetan. Gordetzen diren aztarnak garrantzitsuak dira, tartean bi menhir, baina beste batzuk mendiko lanekin (lur berritze, pisten irekiera) txikituak izan dira.
Altueran berdintsua da mendi hau, gehieneko maila desberdintasuna 400 metro eskasekoa delarik. Arlabango mendatetik sortu eta bere izeneko menditik Artiaraino doan mendikatean kokatzen da, Gipuzkoako hegoaldeko muga eratuz eta beste kate eta beste estazio batzurekin elkartuz lurraldearen ekialdea. Udalerri hauetan dago estazioa: Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati.
Sailkatutako monumentuak
Estazio honetan bederatzi monumentu megalitiko aurkitu dira.