Elena Iturrieta, izen artistikoa ELE duena (Madril, 1984ko abenduaren 24a), espainiar abeslari, konpositore eta piano-jotzailea da.
Biografia
6 urte zituela gurasoek pianoa oparitu ziote. 16 urterekin eskolako antzerki batean "Hello, Dolly!" abestu zuen[1]. Magisteritza ikasketak egin zituen Complutense Unibertsitatean eta ingeles klaseak ematen hasi zen. Madrilgo Malasaña auzoan Música Creativa eskolan izena eman zuen eta gospel abesbatza batean abesten hasi zen. Folk, soul, jazz eta rhythm and blues giro hartan hasi zen bere proiekto pertsonala garatzen[1].
2014an argitaratu zuen aurreneko diskoa, Summer Rain[2], eta 2015eko martxoan South by Southwest (Texas, AEB) jaialdian Espainia ordezkatzeko aukeratua izan zen[3]. Rolling Stone aldizkariak bere etorkizuneko apostua zela esan zuen[4]. Azkenik Talento Fnac 2015 izendatu zuen musika konpainiak.
2018an bigarren diskoa atera zuen, What Night Hides izenekoa[5]. Londresko Abbey Road estudioan grabatu zuen[6]. COVID-19 pandemia garaian Bankinter espainiar banketxeak iragarki batean "Volverán esos momentos" abestia erbili zuen eta oso ezagun egin zen[7].
Diskografia
- Summer Rain (2014, Arcadia Music)
- What Night Hides (2018)
Erreferentziak
Kanpo estekak