Elena Arnedo

Elena Arnedo


Madrilgo Udaleko zinegotzia

2003ko ekainaren 13a - 2004ko maiatzaren 17a - Pedro Sánchez
Hautetsia: 2003 Madrid City Council election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Arnedo Soriano
JaiotzaMadril1941eko azaroaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2015eko irailaren 7a (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaJuan José Arnedo Sánchez
AmaElena Soriano
Ezkontidea(k)Miguel Boyer  (1964 -  1985)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEstrasburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua, idazlea, politikaria, aktibista eta ginekologoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Twitter: arnedoelena Edit the value on Wikidata

Elena Arnedo Soriano (Madril, 1941eko azaroaren 25a – ibidem, 2015eko irailaren 7a) madrildar mediku ginekologoa, idazlea, politikaria eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista izan zen Espainian. Sexu- eta ugalketa-eskubideen defentsan aitzindaria izan zen, eta 1970eko hamarkadaren hasieran Espainian sortu ziren familia-plangintzako lehen zentroak bultzatu zituen.[1][2] 2003tik 2004ra Madrilgo Udaleko zinegotzia izan zen Espainiako Langile Alderdi Sozialistan(PSOE).

Bizitza

Espainiako gerraostearen hasieran jaio zen, Madrilgo Chamberí auzoan, Elena Soriano idazlearen eta Juan Jose Arnedo Sánchez humanista eta proiektu sozialen mezenasen alaba.[3] Ginekologian espezializatu zen, eta, gero, Bularreko Patologian, Estrasburgoko Unibertsitatean, Espainian ez baitzen espezialitate hori existitzen.[4]

Ibilbidea

Espainiako mugimendu feministaren parte izan zen hasieratik. Honelaxe definitzen zuen feminismoa:

«Iraultza krudel eta isil bakarra».

1976an Madrilen sortutako Emakumeen Askapenerako Frontean militatu zuen eta bertan beste feminista sozialista batzuk ere militatu zuten, hala nola Carlota Bustelo, Emakumearen Institutuko lehen zuzendaria.

Emakumeen sexu- eta afektibitate-hezkuntzaren aitzindarietako bat izan zen, 1970eko hamarkadan Espainian sortu ziren Familia Plangintzako lehen zentroen sortzaile eta bultzatzailea.[5] Halaber, Espainiako Familia Plangintzako Elkarteko lehen presidentea izan zen. Espainian bularreko minbiziaren prebentzioa diagnostiko goiztiarraren bidez garatzea ere zor zaio. Espainiako Senologia eta Bular Patologiako Elkartearen bazkide sortzailea izan zen.

PSOEko Mujer y Socialismo (Emakumea eta Sozialismoa) taldeko kidea izan zen, eta Felipe González Vallejoren gobernuetan lortu zuen Emakumearen Institutua martxan jartzea eta Espainian berdintasun politikak ezartzea.

2003an La Picadura del Tábano: la mujer frente a los cambio de edad (Aguilar argitaletxea) liburua argitaratu zuen, menopausiari buruz eta tabuen aurka, hormona tratamenduen alde onak eta txarrak aztertuta.[6] 2003an Madrilgo Udaleko zinegotzi aukeratu zuten. Udal hauteskundeetan, PSOEren zerrendetako hirugarren postuan izan zen, Trinidad Jiménez buru zela, oposiziotik Berdintasuna eta Gizarte Gaiak bere gain hartuta, udal talde sozialistaren bozeramaileordea izateaz gain.[4] 2004ko maiatzean utzi zuen zinegotzi kargua, eta Pedro Sánchez Perez-Castejoni pasatu zion akta.[7][8]

Elena Arnedori omenaldia PSOEren egoitzan, Ferrazen (Madril), 2015eko irailaren 26an

2008an, 2009an onartutako Sexu eta Ugalketa Osasunaren eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etenduraren Lege Organikoa prestatzen eta idazten Berdintasun Ministerioarekin elkarlanean jardun zuen Adituen Batzordeko kidea izan zen.[9][10][11]

2009an Emakumea eta sozialismoa atala idatzi zuen El movimiento feminista en España en los años 70 izenburuko liburuan, Pilar Gonzalez Ruiz, Carmen Martínez Ten eta Purificación Gutiérrez Lópezek koordinatuta.[12]

2012an, Instituto de la Mujer: ¿Inmemoriam? tribuna kolektiboa babestu zuen Alderdi Popularra, orduan gobernuan, eduki barik uzten saiatu zenean, Emakumearen Institutuak berdintasun-politiken aurrerapenean izan zuen zeregina defendatuta.[13]

2015eko irailaren 7an hil zen, hilabete gutxi batzuk lehenago atzemandako biriketako minbizi bereziki erasokor baten ondorioz.

Bizitza pertsonala

19 urte zituela, Miguel Boyerrekin harremana hasi zuen, zeinekin Lizeo Frantsesean ikasi zuen eta PSOEn militantzia partekatu zuen.[14][15] 1964ko ekainaren 26an ezkondu ziren, eta bi seme-alaba izan zituzten: Laura Carlota (1966-2023) eta Miguel. 1985ean aurkeztu zuten dibortzio eskaria. Hiru urte geroago Fernando de Terán arkitektoarekin ezkondu zen.[1]

Argitalpenak

  • 2009an, Mujer y socialismo atala El movimiento feminista en España en los años 70, libuuran, Cátedra argitaletxea
  • 2003an, La picadura del tábano. La mujer frente a los cambios de la edad, Aguilar argitaletxea
  • 2000n, El donjuanismo femenino. Talaia Argitaletxea
  • 1997an, El gran libro de la mujer. Temas de hoy argitaletxea

Hil osteko omenaldia eta legatua

  • 2015eko urriaren 24an, PSOEren egoitzan emakumeen eskubideen defentsan egindako lanarengatik egindako omenaldi batean, Elena Arnedo Eskola Feministaren sorrera iragarri zen, Pablo Iglesias Fundazioan egoitza izan zuen legatua transmititzeko, PSOEren Berdintasunerako Idazkaritzaren baterako koordinazioarekin.[16]
  • Madrilgo Udalak Espacio de Igualdad Elena Arnedo (Elena Arnedo Berdintasun Gunea) sortu zuen, Adelfas inguruan kokatuta dagoen Berdintasun Guneen sarearen parte dena.[17]

Erreferentziak

  1. a b Muere Elena Arnedo, la primera mujer de Miguel Boyer. El Periódico de Cataluña.
  2. Elena Arnedo, impulsora de los derechos sexuales. .
  3. Elena Arnedo, el compromiso de cuidar a las mujeres. El País 8 de septiembre de 2015.
  4. a b Elena Arnedo, la otra 'viuda' de Miguel Boyer. El Mundo 7 de septiembre de 2015.
  5. Del perejil a la píldora del día después. El País Semanal.
  6. Elena Arnedo reflexiona sobre la menopausia y sus consecuencias en el libro ´La picadura del Tábano´. Europa Press 3 de abril de 2003.
  7. Ayuntamiento Pleno: «Orden del día» Boletín Oficial del Ayuntamiento de Madrid Txantiloi:Sin cursiva: 2265-2266. ISSN 1989-9114..
  8. Ayuntamiento Pleno: «Proposiciones de la Alcaldía» Boletín Oficial del Ayuntamiento de Madrid Txantiloi:Sin cursiva: 2609-2610. ISSN 1989-9114..
  9. Aído anuncia una "nueva ley" del aborto para finales de 2009. El País 4 de septiembre de 2008.
  10. [Esteka hautsia]
  11. Arnedo, Elena. (30 de marzo de 2009). «La ley no obliga a nadie a abortar» Revista de Prensa.
  12. El movimiento feminista en España en los años 70. Cátedra.
  13. Instituto de la Mujer: ¿In memoriam?. El País 14 de abril de 2012.
  14. Fraguas, Rafael. (12 de noviembre de 2009). El mundo que habla francés. .
  15. Muere Elena Arnedo, la primera esposa de Miguel Boyer y madre de dos de sus hijos. .
  16. El PSOE creará una escuela feminista para divulgar el legado de Elena Arnedo. El Diario 26 de septiembre de 2015.
  17. «Espacio de Igualdad Elena Arnedo Soriano - Ayuntamiento de Madrid» www.madrid.es.

Kanpo estekak