El gallo de oro Roberto Gavaldónek 1964an zuzenduriko film dramatikoa da.[1] Juan Rulforen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Dionisio Pinzón pregoilari xumeari hilzorian dagoen urrezko oilar bat emango diote. Zaindu, biziberritu, eta 'urrezko oilar' izena jarriko dio. Lorenzo Benavides oilar-hazle ospetsuaren oilarretako bati irabaziko dio, eta 'urrezko oilarra' lortzen eta Pinzónekin elkartzen tematuko da hura. 'Caponera'ren laguntzaz, Pinzónen bazkide bihurtuko da Benavides. Hala ere, tratuak ez du luze iraungo, eta azken oilar-borroka batean aurkaz aurka amaituko dute biek.[2]
Aktoreak
- Ignacio López Tarso: Dionisio Pinzón.
- Lucha Villa: 'Caponera', Bernarda Cutiño.
- Narciso Busquets: Lorenzo Benavides.
- Carlos Jordán: Esculapio Virgen.
- Agustín Isunza: Secundino.
- Enrique Lucero: "El Chinaco".
- Agustín Fernández: "El Yaqui".
- Lina Marín.
Erreferentziak
Kanpo estekak