Ekosistemen zerbitzuEkosistemen zerbitzuak ekosistemek eskaintzen dituzten eta gizakiaren ikuspuntutik erabilgarriak diren baliabideak edo prozesuak dira. Kontzeptua aspalditik da ezaguna ekologoen eta beste zientzialari batzuen artean, baina XXI. mendearen hasieran orokortu zen ikuspegi politikotik eta jende xehearen artean. 2005ean Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa antolatu zuten Nazio Batuek, eta bertan ekosistemen zerbitzuen definizioak formalizatu zituzten mundu osoko 1.300 zientzialarik, lau urteko lanen ondoren. Ekosistemen zerbitzuak lau kategoriatan sailkatu ziren: hornidura, esaterako uraren edo janariaren ekoizpena; erregulazioa, esaterako klimaren eta gaixotasunen kontrola; euskarria, esaterako elikagaien zikloak eta uzten polinizazioa; eta kultura, esaterako aisialdiko erabilerak. KategoriakEuskarri zerbitzuakEkosistemen gainerako zerbitzuak ekoizteko derrigorrezkoak diren zerbitzuak dira euskarrikoak. Mantenugaien birziklatzea, ekoizpen primarioa, lurzoruaren eraketa dira euskarri zerbitzuen adibide. Haiei esker, ekosistemek beste zerbitzu batzuk eman ditzakete, esaterako janaria, uholdeen erregulazioa edo uraren arazketa. Hornidura zerbitzuakEkosistemetatik eskuratutako produktuak dira.
Erregulazio zerbitzuakEkosistemetako prozesuak erregulatzetik lortutako onurak
Zerbitzu kulturalakEkosistemek ematen dituzten onura ez-materialak: garapen intelektualerako, gogoetarako, aisialdirako, sentipen estetikoetarako eta izpiritua aberasteko.
Kanpo estekak
Information related to Ekosistemen zerbitzu |