Ekaitza itsasoan (neerlanderaz, Storm op zee) Pieter Brueghel Zaharraren margolana da. Gaur egun Vienako Kunsthistorisches Museumen dago.Taularen gainean egindako olioa da, 1569 inguruan egina. Urteetan bere egilearen inguruan zalantzak egon ziren; Joos de Momper izena egile bezala aipatu zen.[1] Gaur egun, margolanaren zehaztasunak ikusita, nahiz eta oraindik zalantzak izan, Brueghelen lana bezala onartuta dago, margolan berandutiarra eta bukatu gabea baina.
Deskribapena
Margolan honetan dena mugimenduan dago, itsaso bizian itsasontziak, balea, antxetak olatuen jostailuak dira. Atzean, oso urruti, argiz ingurutatuta, eliza bat ikusten da, ekaitzaren erdian babesa eta salbazioa eskaintzen. Koloreak nahasiak dira, nabarrak, okreak eta berdeak batez ere. Margolanak ematen duen sentsazioa kaosarena da.
Erreferentziak
Kanpo estekak