Ehiza, Arrantza, Natura eta Tradizioak

Chasse, pêche, nature et traditions
BuruzagiaFrédéric Nihous
Sorrera1989
Egoitza nagusiaBP 87546
64075 Paue
Ideologia politikoaKontserbadurismoa, tradizionalismoa,
Nazioarteko kidetzaDemokrazien eta Desberdintasunen Europa
www.cpnt.fr

Ehiza, Arrantza, Natura eta Tradizioak (Chasse, pêche, nature et traditions, CPNT) 1989an sortutako Frantziako alderdi politiko bat da. Bere helburua landa eremuko Frantziaren (ruralité) balioak eta tradizioak defendatzea da. Sortzailea Jean Saint-Josse bearnotarra da eta berau izan da presidentea 2008 arte; harrezkero Frédéric Nihous da alderdiko burua. Nihous Valenciennesen (Nord) jaioa bada ere Pauen bizi da, alderdiaren estatu mailako egoitza hiri okzitaniar honetan kokatzen delako.

Europako Parlamentuan "Desbedintasunen eta demokraziaren Europako Taldeko" kide da.

Ipar Euskal Herrian

Alderdi honek zenbait hauteskundetan emaitza oso onak bildu ditu Iparraldean. Udalerriei dagokienez, alkatetza bat ere gobernatzen du, Amikuzeko Aiziritze-Gamue-Zohaztin Guy Eneko baita auzapeza. Eneko da alderdiak Euskal Herrian duen pertsonarik ezagunena eta Akitaniako eskualde-kontseilaria ere da.

Kanpo estekak


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.