Eguzkiaren jainko eta jainkosak

Eguzki-lorea atean. Indar txarren aurkako babesa.

Eguzkiaren errepresentazioa diren jainko eta jainkosak erlijio paganoekin lotu izan diren arren, errealitatean oso erlijio gutxik izan dituzte eguzkia, bere horretan, errepresentatzen dituzten jainko edo jainkosak. Zehazki; Egiptoko erlijioa, Erdialdeko Amerikakoa eta Indo-Europarra bakarrik kontsideratzen dira eguzkian oinarritutako erlijioak [1].

Hala ere, eguzkiaren Jainko eta Jainkosak eguzkia edo eguzkiaren ezaugarriren bat irudikatzen duten izateak direla ulertzen da. Orokorrean eguzkiari lotutako indarra eta ahalmenaren irudi izaten dira[2][3]. Historian zehar aurkitu izan diren sinesmen multzo gehienetan agertzen da eguzkiaren irudikapena, nahiz eta, zenbait ezaugarri eta izena aldatzen diren kultura batetik bestera.

Belenus/ Belenos/ Beli Mawr/Bel

Beltaneren sua. 2012an Edinburgon

Bel atzizkiak “disdiratsua esan nahi du”[4] eta beraz eguzkiarekin edo urarekin lotutako izateekin lotu izan da [5]. Beli Mawr izenarekin ere ezagutzen da [6]. Europa Kontinentalean zehar zeltek eguzkiaren jainko bezala gurtzatu izan dute, batez ere, iparraldeko Italiatik hegoaldera eta Britainia Handira zabaldu ziren berekiko sinesmenak [5]. Hala ere, Belenosen izenak suarekiko duen arremanaz gain, Belenos ez da eguzkiaren jainko zeltikoa. Ez omen dago guzkia gurtzatzen duen jainko zeltikorik [7].

Edonola ere, artzaintzari lotutako jainkoa izateaz gain eguzkiaren sendatzeko eta berritzeko ezaugarriak ere baditu. Sendakuntzari lotuta dituen ezaugarriak urarekin zerikusia daukate, hau da, iturburu edo putzuekin[5]. Gainera, Ipar Europako toki batzuetan, eguzkiaren diskoa zeramala, gurdi batean ibiltzen zela uste zen. Bere sinboloak gurpila, eguzki izpia, ilunantza edo argi-koroa dira [5].

Maiatzeko lehen eguneko Beltane (Beltine [6]) izeneko jaialdiak bere izen darama eta “Bel jainkoaren sua” esan nahi du[5]. Egun horretan pizten den suak eguzkia indartzeaz gain, piztutako suen artean jarritako ganadua purifikatzen eta babesten duela sinesten da [5].

Eguzki Amandre

Eguzki-lorea etxeko atean. indar gaiztoen kontrako babesa.

Amalurren alaba eta Ilargi Amandrearen ahizpa da Eguzki Amandrea [8]. Hala, eguzkia egunero lurretik sortzen dela sinesten da ea zerutik pasatu ondoren berriz ere amarengana, hau da, lurrera bueltatzen da [9]. Toki batzuetan eguzkia lurrera sartzean eguzkiari agur esateko ohitura dago, bestela negarrez bueltatzen omen da amarengana, agur esateaz gain toki batzuetan esaldi bereziren bat daukate eguzkia agurtzeko adibidez "Eguzki amandrea badoa bere amangana..." [9]. Euskaldunentzat jainkosa garrantzitsua izan da eguzki amandrea, lurreko bizitza bere esku dago: beroa eta argia ematen du, eguraldi ona edo txarra egingo duen erabaki, uztak kontrolatzen ditu, eta are gehiago, lurrazpiko jeinuak uxatzen ditu [10]. Izan ere, batzuen arabera, eguzki izpiek naturaz gaindiko izateren bat harrapatzen badute, izate horiek botereak galduko dituzte [10]. Jose Miguel Barandiaranek jaso zuenaren arabera berriz, eguzki izpiek azti bat, bere ofizioko tresnak aldean dituela, ustekabean harrapatu ezkero ezin mugitu geratuko da [11].

Hori dela eta, elezaharren esanetan eguzkilore bat atean jarriz gero, espiritu gaiztoak ez dira etxean sartuko eguzkiaren beldur baitira [11]. Elezahar batzuetan eguzkia jainkoaren begitzat ere hartu izan da [12]. Ez dago argi zenbateraino diren sinesmen hauek paganoak eta zenbaterainoko eragina izan duen kristautasunak sinesmen hauengan [8].

Tonatiuh

Tonatiuh Eguzkiaren Harriaren erdian mingaina kanpoan duela.

Erdialdeko Amerikako erlijioan eguzki bat baino gehiago zeudela uste zen; gaur egungoaren aurretik beste lau eguzki izan omen ziren[13]. Mito gehienen arabera, lehenagoko lau eguzkien garai bakoitza dena suntsitzen zuen kataklismo izugarri batekin amaitu zen [13]. Azteken esanetan, Tonatiuh bosgarren eguzkia izateaz gain gaur egun indarrean dagoen eguzkia ere bada [13]. Tonatiuh izenak “Jaun Turkesa” esan nahi du, hots, turkesaz egina omen zegoen batzuen esanetan [14]. Hala ere, batzuetan gorriz irudikatua izan da. Normalean, disko koloretsu batekin irudikatzen dute [14]. Edonola ere, bere irudi ezagunenean; eskutzat dituen arranoaren atzaparretan giza bihotz bat heusten ari delarik da [13]. Antzinako Mexikoko Aztekek Cuauhtlehuanitl (gorantz doan arranoa) eta Cuauhtemoc (berantz doan arranoa) izenekin ere ezagutzen zuzten [14].

Azteken ustetan jainkoak boluntarioki sakrifikatu egin behar izan ziren Tonatiuh sortzeko, elikatzeko eta adorea emateko. Izan ere, Aztekek Tonatiuh etengabeko mehatxupean zegoela uste zuten: egunsentian jaio, zeru osoan zehar bidaiatu eta iluntzean hil egin behar baitzuen egunero [13].

Tonatiuh elikatzeko era bakarra giza sakrifizioak egitea zela uste zen, zehazki gizakien odola eta bihotzak behar zituen. Hala, Tonatiuhk indarra hartzen zuen zeruan agintzeko eta gaizkiaren indarren kontra borrokatzeko [14].

Askoren ustetan, Tonatiuh Eguzkiaren Harriaren erdian ageri den irudia da. Irudi horretan Tonatiuhren mingaina ageri da, badirudi sakrifizioentzako tokia dela Tonatiuhren mingaina, Tonatiuh odol egarriz dagoelarik [14].

Inti / Apu-punchau

Inti

Inken erlijioan eguzkiaren jainkoa izateaz gain Inti inken harbasoa izan zela sinesten zen. Intirekiko gurtza Inken imperio osoan zehar zegoen imposatuta. Orokorrean gizaki itxuraz irudikatzen zuten arren, bere aurpegia urrezko diskoa bat zen eta bertatik urrezko eguzki izpiak eta sugarrak irtetzen ziren [15]. Inkek bazekiten eguzkiak elikatzen zituela bere lurrak fotosintesiaren bidez, eta horregatik gurtzen zuten. Inti eguzkiaren jainkoa, aberastasun ororen iturburua zen, eta baita, zeruko, landareen eta unibertsoko erregea ere [16].

XX. mendean kitxuatarrek Inti eta Jesi Kristo jainkoa erratzen dituzte[15]. Españolen konkistaren ostean, Inti Raymi (eguzkiaren jaia [16]) ekainera edo maiatzera pasatu zuten Corpus-Christiarekin batera izan zedin. Lehenago, neguko solstizioan ospatzen zen jaia wiki eta dantza erritualekin eta animalien sakrifizioekin gurtzatzenzuten eguzkiren jainkoa [15].

Ra

Egiptoko eguzkiaren jainkoa izateaz gain jainko sortzailea ere bada. Badirudi, bere burua sortzeko ahalmena zuela. Hasierako mendixkaren gaineko kaosaren itsasotik jaikitzen zen. Hala bere burua sortzeaz gain gainontzeko jainko eta jainkosak sortzen zituen. Egiptoko sinesmenen arabera, Ra ongiaren eta justiziaren iturri gorena ere bazen [17].

Ra eguzkiaren jainkoa

Rak eguzki izpiak, berotasuna eta hazkuntza errepresentatzen ditu. Antzinako Egipton jainko guztiek Raren ezaugarriren bat izan behar zutela uste zen, eta aldi berean Rak berak ere jainko guztieak errepresentatu behar zituela [18]. Egunez, zerua zeharkatzen omen zuen bere eguzki ontzian, eta gauez, beste ontzi bat hartzen zuen infernua zeharkatzeko. Bidaia honetan, Apofis suge maltzurraren (Kaosaren Jauna [18]) kontra borrokatu behar zuen berriro jaio ahal izateko, eta hala, egun berria hasi[17]. Goizean Raren ontzia Madjet deitzen zen, hau da, “indartzen” . Iluntzerako Semektet (ahultzen) izena hartzen zuen[18]. Mito batzuetan, Rak Apofis garaitzen du bere katu itxura duelarik, hori dela eta Egipton katuekiko begirune handia zegoen [18].

Ra eta beste jainko eta jainkosa batzuen artean hainbat sinkretismo garatu izan dira. Sinkretismo horien ondorioz Re-Harakhty, Amon-Re, Sebek-Re, and Khnum-Re bezalako izenak sortu dira. Horrez gain, Ra berberaren irudian eta ezaugarri batzuengan ere eragina izan dute beste jainko eta jainkosek. Re-Harakhtyran arrano itxura, adibidez, Horus jainkoarengandik datorkio Rari [18].

Ra jainkoa gizakiaren itxuraz irudikatu izan da baina arranoaren buruarekin eta eguzki diskoa dirudien koroa batekin. Era berean, koroa hori Uraeus izeneko kobra batek eusten duelarik. Edonola ere, beste irudikapen batzuk ere izan ditu: kakalardo burudun gizakia edo ahariaren buruarekin. Beste batzuetan animali itxura osoarekin ere irudikatu izan dute: sugea, koartza, zezena, lehoia, katua, aharia, belatza, etab. [18]

Laugarren dinastiatik aurrera Egiptoko erregeek “Raren seme” titulua hartzen zuten, eta geroago “Re” erregeen tronuaren izenaren parte bilakatu zen. 11. distaniaren amaierarako Ra jainkoa Amon jainkoarekin lotu zen “jainkoen errege” eta erregeen patroia zen beraz. [17]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Sun worship | religion» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  2. (Ingelesez) Solar deity. 2018-04-27 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  3. (Ingelesez) List of solar deities. 2018-04-28 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  4. (Ingelesez) louisemercer@diginet.ie, L.F.Mercer,. «Belenus - Belenos - a Sun God in Celtic mythology» celtsandmyths.mzzhost.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  5. a b c d e f (Ingelesez) «Beltane – Welcome the Sun God – Bel (Belenos)» Salem's Moon - Magick & More 2013-05-16 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  6. a b «Britannia Celtic Gods: Belenos, God of the Sun» www.britannia.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  7. (Ingelesez) «Belenus | Celtic deity» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  8. a b «Euskal Mitologia - JAINKOTASUNAK» www.amaroa.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  9. a b «Eguzki Amandrea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  10. a b (Ingelesez) «Eguzki - Euskal Mitologia» Euskal Mitologia (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  11. a b «Eguzki Amandrea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  12. «Euskal Mitologia - JAINKOTASUNAK» www.amaroa.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  13. a b c d e (Ingelesez) «Tonatiuh | Aztec god» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  14. a b c d e «Tonatiuh» Ancient History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  15. a b c (Ingelesez) «Inti | Inca Sun god» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  16. a b (Gaztelaniaz) Inti. 2018-05-21 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  17. a b c (Ingelesez) «Re | Description & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  18. a b c d e f «The Egyptian God Ra | Sun God of Egypt | Eye of Ra» www.ancient-egypt-online.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).


Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Daulatabad DewagiriKotaPemandangan kota DaulatabadDaulatabadLokasi Daulatabad (Dewagiri) di MaharashtraKoordinat: 19°56′34″N 75°12′47″E / 19.942724°N 75.213164°E / 19.942724; 75.213164Koordinat: 19°56′34″N 75°12′47″E / 19.942724°N 75.213164°E / 19.942724; 75.213164NegaraIndiaNegara bagianMaharashtraRegionMarathwadaDistrikAurangabadDemonimDaulatabadi, DewagirikarBahasa • ResmiMarathiZona waktuUTC+5:30 (IST)PIN4...

 

Châtenay-MalabryNegaraPrancisArondisemenAntonyKantonIbukota 2 kantonAntarkomuneCommunauté d'agglomérationdes Hauts de BièvreKode INSEE/pos92019 /  Châtenay-Malabry merupakan sebuah komune di pinggiran barat daya Paris, Prancis. Terletak 10.8 km (6.7 mil) dari pusat kota Paris. Komune ini termasuk lembah la vallée aux loups dengan hutan hijau dan rumah unik termasuk kediaman penulis Prancis Chateaubriand. Juga termasuk Butte Rouge, wilayah terpadat. Kota Kebun di Butte Rouge, C...

 

Cinema ofBrazil List of Brazilian films Brazilian Animation Pre 1920 1920s 1930s 1930 1931 1932 1933 19341935 1936 1937 1938 1939 1940s 1940 1941 1942 1943 19441945 1946 1947 1948 1949 1950s 1950 1951 1952 1953 19541955 1956 1957 1958 1959 1960s 1960 1961 1962 1963 19641965 1966 1967 1968 1969 1970s 1970 1971 1972 1973 19741975 1976 1977 1978 1979 1980s 1980 1981 1982 1983 19841985 1986 1987 1988 1989 1990s 1990 1991 1992 1993 19941995 1996 1997 1998 1999 2000s 2000 2001 2002 2003 20042005 2...

Professor EmeritaNgahuia Te AwekotukuMNZMTe Awekotuku pada tahun 2010Lahir1949 (umur 74–75)KebangsaanSelandia BaruLatar belakang akademisAlma materUniversitas AucklandKarya akademisDisiplin ilmuStudi MāoriLembagaVictoria University of Wellington, Waikato UniversityKarya terkenalMau Moko: the world of Maori tattoo Ngahuia Te Awekotuku MNZM (lahir 1949) adalah seorang akademisi Selandia Baru yang berspesialisasi dalam isu-isu budaya Māori dan seorang aktivis lesbian.[1] Pa...

 

Artikel ini membutuhkan rujukan tambahan agar kualitasnya dapat dipastikan. Mohon bantu kami mengembangkan artikel ini dengan cara menambahkan rujukan ke sumber tepercaya. Pernyataan tak bersumber bisa saja dipertentangkan dan dihapus.Cari sumber: Budaya Tionghoa-Indonesia – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR Budaya Tionghoa-Indonesia merujuk kepada jenis kebudayaan peranakan Tionghoa yang berakulturasi dan/atau berasimilasi dengan kebud...

 

Papa Giovanni Paolo IFotografia ufficiale di Giovanni Paolo I (1978)263º papa della Chiesa cattolica Elezione26 agosto 1978 Insediamento3 settembre 1978 Fine pontificato28 settembre 1978[1](0 anni e 33 giorni) MottoHumilitas Predecessorepapa Paolo VI Successorepapa Giovanni Paolo II  NomeAlbino Luciani NascitaCanale d'Agordo, 17 ottobre 1912 Ordinazione diaconale2 febbraio 1935 dal vescovo Giosuè Cattarossi Ordinazione sacerdotale7 luglio 1935 dal vescovo Giosuè Catt...

Confederate fort near Dover, Tennessee during the American Civil War Fort DonelsonTennessee (near Dover, Tennessee) Part of the lower river battery at Fort Donelson, overlooking the Cumberland RiverTypeFortSite informationControlled by Confederate States (1862) United States (1862–1865)Site historyBuilt1862In use1862–1865MaterialsearthBattles/warsAmerican Civil War Battle of Fort Donelson Battle of Dover Fort Donelson was a fortress built early in 1862 by the Confedera...

 

† Человек прямоходящий Научная классификация Домен:ЭукариотыЦарство:ЖивотныеПодцарство:ЭуметазоиБез ранга:Двусторонне-симметричныеБез ранга:ВторичноротыеТип:ХордовыеПодтип:ПозвоночныеИнфратип:ЧелюстноротыеНадкласс:ЧетвероногиеКлада:АмниотыКлада:Синапсиды...

 

Halaman ini berisi artikel tentang seluruh genus. Untuk spesies laboratorium yang paling umum digunakan, lihat Drosophila melanogaster. Untuk tipe subgenus, lihat Drosophila (upagenus). Untuk jamur yang pernah memiliki nama ini, lihat Psathyrella candolleana. Drosophila Drosophila repleta Klasifikasi ilmiah Kerajaan: Animalia Filum: Arthropoda Kelas: Insecta Ordo: Diptera Famili: Drosophilidae Tribus: Drosophilini Subtribus: Drosophilina Genus: DrosophilaFallén, 1823 Spesies tipe Musca funeb...

Painting by Max Beckmann The Night (Die Nacht)ArtistMax BeckmannYear1918–1919MediumOil on canvasDimensions133 cm × 153 cm (52+3⁄8 in × 60+1⁄4 in)LocationKunstsammlung Nordrhein-Westfalen, Düsseldorf The Night is an oil-on-canvas painting by German artist Max Beckmann, created between 1918 and 1919. It is an icon of the post-World War I movement Neue Sachlichkeit, or New Objectivity. It is located at the Kunstsammlung Nordrhein-Westfal...

 

Tusuk pipih dari sutra. Detail bagian depan altar, Prancis atau Italia, 1730–40, Museum Seni Los Angeles County, M.2009.76. Dalam menjahit dan menyulam, tusuk pipih adalah rangkaian jahitan datar yang digunakan untuk menutupi seluruh bagian kain latar.[1] Barisan tusuk pipih yang sempit dapat dilakukan pada mesin jahit standar dengan menggunakan tusuk biku atau sepatu tusuk pipih khusus. Untuk menjaga tepian tetap halus, bentuk dapat digariskan dengan tusuk tikam jejak, tusuk belah ...

 

69th Reconnaissance GroupActive1941–1946; 2011–2019Country United StatesBranch United States Air ForceRoleReconnaissanceGarrison/HQGrand Forks Air Force Base, NDMotto(s)Semper VigilantesEngagementsAmerican Theater of World War II European Theater of OperationsInsignia69th Reconnaissance Group emblem (Approved 19 May 2014)[1](Insignia Design & Artwork by Capt Sam Hicks, TSgt Jason M. Estes)Aircraft flownReconnaissanceRQ-4B Global HawkMilitary unit The 69th Reconnaiss...

  此條目介紹的是馬來西亞的政黨。关于同名已解散的香港政黨,请见「希望聯盟 (香港政黨)」。 希望联盟Pakatan HarapanAlliance of Hope希望联盟标志马来语名称Pakatan Harapanڤاكتن هارڤن替代语言:Aliansi Harapan英语名称Alliance of Hope替代语言:Pakatan Harapan Plus华语名称希望联盟Xīwàng liánméng淡米尔名称நம்பிக்கை கூட்டணி简称PH、希盟主席安华共同主席旺...

 

2016年美國總統選舉 ← 2012 2016年11月8日 2020 → 538個選舉人團席位獲勝需270票民意調查投票率55.7%[1][2] ▲ 0.8 %   获提名人 唐納·川普 希拉莉·克林頓 政党 共和黨 民主党 家鄉州 紐約州 紐約州 竞选搭档 迈克·彭斯 蒂姆·凱恩 选举人票 304[3][4][註 1] 227[5] 胜出州/省 30 + 緬-2 20 + DC 民選得票 62,984,828[6] 65,853,514[6]...

 

此条目序言章节没有充分总结全文内容要点。 (2019年3月21日)请考虑扩充序言,清晰概述条目所有重點。请在条目的讨论页讨论此问题。 哈萨克斯坦總統哈薩克總統旗現任Қасым-Жомарт Кемелұлы Тоқаев卡瑟姆若马尔特·托卡耶夫自2019年3月20日在任任期7年首任努尔苏丹·纳扎尔巴耶夫设立1990年4月24日(哈薩克蘇維埃社會主義共和國總統) 哈萨克斯坦 哈萨克斯坦政府...

الإبحار في الألعاب الأولمبية الصيفيةالهيئة الإداريةالاتحاد الدولي للإبحار  [لغات أخرى]‏المنافسات10 (رجال: 5; سيدات: 4; مختلطة: 1)الألعاب 1896 1900 1904 1908 1912 1920 1924 1928 1932 1936 1948 1952 1956 1960 1964 1968 1972 1976 1980 1984 1988 1992 1996 2000 2004 2008 2012 2016 2020 قائمة الفائزين بالميداليات الإبحار إحدى الرياضات ا...

 

Pakistan International Airlines پاکستان انٹرنیشنل ایئر لائنز IATA ICAO Kode panggil PK PIA PAKISTAN Didirikan1946 (sebagai Orient Airways)PenghubungBandar Udara Internasional Jinnah (Karachi)Penghubung sekunder Bandar Udara Internasional Allama Iqbal (Lahore) Bandar Udara Internasional Benazir Bhutto (Islamabad) Kota fokus Bandar Udara Internasional Peshawar Bandar Udara Internasional Multan Bandar Udara Internasional Faisalabad Bandar Udara Internasional Quetta Banda...

 

Association football club Foresta Fălticeni was named Foresta Suceava between 1997 and 2002. For the club currently named Foresta Suceava, see ACS Foresta Suceava Football clubForesta FălticeniFull nameForesta FălticeniFounded1954Dissolved2003GroundAreni, Suceava Nada Florilor, FălticeniCapacity12,500 10,000 Home colours Away colours Foresta Fălticeni (also known as Foresta Suceava) was a Romanian professional football club from Fălticeni, Suceava County, Romania, founded in 1954 as Av...

Former Australian federal electoral division Australian electorate LawsonAustralian House of Representatives DivisionCreated1949Abolished1969NamesakeHenry Lawson The Division of Lawson was an Australian Electoral Division in the state of New South Wales. It was located in the north-west of the state, and included the towns of Coonabarabran, Dubbo and Mudgee. The Division was named for Federation era Australian author Henry Lawson. It was proclaimed at the redistribution of 11 May 1949, and wa...

 

阿尔克提努斯出生米利都職業诗人體裁史诗代表作 《埃塞俄比亚人》 《洗劫伊利乌姆》 《提坦神之战》 阿尔克提努斯(英語:Arctinus of Miletus),约活动于公元前8世纪前后。[1]古希腊米利都的史诗诗人之一。《埃塞俄比亚人》(《伊利亚特》的续篇)和《洗劫伊利乌姆》(均为英雄组诗)及《提坦神之战》的作者。现已失传。[2][3] 参考 ^ Lesley Adkins,Roy A.Ad...