Egunsentia Claude Gellée frantziar margolariaren margolan ezaguna da. 1646 eta 1647 artean margotu zuen.
Ezaugarriak
Oihal gainean olioz margotuta, 102,9 × 134 zm ditu. Lanak margolariaren ezaugarria den ostertz argitsua du, nahiz eta erdialdean ilunduta egon.
Historia
Lan hau Erroman margotu zuen, Lyongo bezero batek horrela eskatuta; Claude Gelléek berak bere Liber Veritatis-en horrela esan zuen. Artistaren beste lanen antzera, Campagnako ikuspegian inspiratuta dago.
Margolana hainbat erakusketatan egon da: Londresko «Ralph's Exhibition of Pictures» 1791n eta Tokyoko «Earth, Sea, and Sky: Nature in Western Art; Masterpieces from The Metropolitan Museum of Art» 2012-2013an, besteak beste. Gaur egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten gordetzen da.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak