Waverley tren geltokia Eskoziako Edinburgh hiriko tren geltoki garrantzitsuena da. Hiri honen erdigunean kokatzen da.
Historia
Edinburgheko Hiri Zaharraren iparraldean Nor Loch (Iparraldeko aintzira) zegoen. 1750 hamarkadan hiria populazioz gainezka zegoela ikusita aintzira drainatu eta beste aldean Hiri Berria egitea proposatu zen. Hiriaren alde biak lotuko zituen North Bridge zubia 1766an eraiki zen.
1830 hamarkadan Glasgowtik zetorren trenbidea North Bridgera ekartzea erabaki zen eta hiri biak 1842an trenez lotuta gelditu ziren. Hurrengo urteetan beste trenbide batzuren lotura ere bertatik egin zen eta Waverley izena ezarri zioten Walter Scott-en "Waverley eleberrien" omenez.
1870an bigarren geltoki bat eraiki zen Edinburghen. Princes Street geltokia izan zen eta 1965 arte iraun zuen, baina ez zen Waverley bezain garrantzitsua izatera iritsi.
Ezaugarriak
10 hektareatako azalera estaltzen du eta Eskoziako geltoki handiena ezezik Erresuma Batuko bigarrena ere bada, Londresko Waterloo geltokiaren ondoren. 21 nasa ditu Waverley geltokiak.
Kanpo estekak