Driouch (amazigeraz: ⴻⴷⴷⵔⵉⵡⴻⵛ, Driwec; arabieraz: الدريوش) izen bereko probintzian dagoen herria da, Marokoko Ekialdeko eskualdean dagoena. 2004ko zentsuaren arabera 14.000 biztanle zituen.[1] Kert ibaiaren haranean kokaturik, Mauro mendietatik gertu, Al-Hoceima eta Nador arteko errepidean dago.
Rifeko Gerran leku estrategikoa izan zen eta egun espainiar kolonialismoaren aztarnek ikusgai diraute.
Erreferentziak
Kanpo estekak