Dragon WorldDragoi Bolaanime eta mangako fikziozko mundua da. Istorio gehienak bertan gertatzen dira. Hainbat Crossover kontuan hartzen baditugu badirudi Slump Doktorea eta Neko Majin Z serieetako mundua ere bera dela. Bertako biztanleek Lurra deitzen diote; Dragon World hitza serieari buruzko liburuetan eta kapituluen izenetan erabiltzen da.
Dragon World-eko biztanleak hiru taldetan bana daitezke: [2]
Gizakiak
Biztanleen gehiengoa dira eta ilearen kolorea edo ezaugarri arrarorenbat (Krilin sudur gabeakoa da, Ten Shin Hanen hiru begiak) ez bada, Dragoi Bolakogizakiek gizaki errealen antza dute. Antzeko ezaugarriak dauzkatenez, gizakien eta saiyen arteko hibridoak jaio daitezke.
Dragoi Bolaren unibertsoko beste biztanle batzuekin alderatuta, gizakiak oso izaki ahulak dira. Haur saiya batek Lurreko gizateria guztia akabatu dezakeela esaten da. Hala ere, badaude besteak baino argiagoak diren gizakiak, Bulma eta Brief Doktorea esaterako eta beste batzuk indartsuagoak ki teknikak menperatzeko beste, gerlari bikain bilakatzen dituena.
Humanoideak
Nahiz eta gutxiago izan, Oolong bezala, badaude gizaki itxurako animalia adimentsuak ere. Hauek gizartean pertsona normal bezala tratatzen dira, nahiz eta serieak aurrera egin ahala gero eta gutxiago ikusten diren.
Munstroak
Talde txikiena berau, beste bi taldeetakoak ez diren izakiak dira. Munstroak naturaz gaindiko izakiak dira Babaren borrokalariak edo Pilaf bera esaterako.
Erlijioa eta mitologia
Erlijioak eta mitologiak garrantzia dute bai manga eta baita animean ere. Unibertsoan jainkoek hierarkia espezifiko bat dute:
Planeta bakoitzak hil daitekeen Jainko bat du, ez dira ahalguztidunak eta planetan bertan bizi da. Seriean paper hau Kami-samak du, istripuz Lurrera iritsi zen Namektarra eta geroago Dende izeneko beste Namektar batek ordezkatuko du.
Planeta bakoitzeko Jainkoaren gainetik 5 Kaito daude, bat 4 galaxia bakoitzeko eta guztiak kontrolatzen dituen beste bat: Kai Errege Handia.