Dragoi gizakia (prentsan Homo longi gisa, baina teknikoki Homo [sapiens] daliensis[1]) 2021ean aurkitutako gizaki arkaiko bat da. Txinako Harbin hiriko putzu batean aurkitu zen burezur osotik abiatuta identifikatu zen[2][3]. 138.000 eta 309.000 urte dituela kalkulatzen da[4].
Deskribapena
Ezaugarri arkaikoak eta ezaugarri modernoak batzen dituen izakia zen. Neandertalek edo Homo heidelbergensisek bezala bekoki txikia eta begien gaineko hezur zabalak zituen, baina masailak, adibidez, gizaki modernoen antzekoagoak ziren. Burmuina, hala ere, gizaki modernoen antzekoa zen tamainan[2].
Taxonomia
Aurkitzaileek proposatzen dute Homo generoko espezie berria dela, Homo sapiensen ahizpa[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak