Artikulu hau ordenagailuko jokoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dragamina (argipena)».
Dragamina jokalari bakarrak joka dezakeen bideo-jokoa da. Izena hartzen du gerraontzi mota jakin batetik, eta euskarazko forma Googlek proposatutakoa da[1].
Ezaugarriak
Jokoaren helburua da taula lauki sare bat garbitzea da, ezkutuko "minak" edo bonbak dituena, eremu bakoitzean dauden minen kopuruari buruzko pistak erabiliz.
Jokoa 1960ko hamarkadatik aurrera sortu zen, baina Windows sistema eragilean 1990eko hamarkadan jarritako bertsioekin (Microsoft Minesweeper) egin zen ezaguna[2]. Linux inguruneko sistema eragile bertsioetan ere bertsio propioak garatu ziren ondoren[3].