Dopamina, besteak beste Intropin izenarekin saltzen dutena, arteria-presio oso baxuaren tratamenduan, sintomak eragiten dituen bihotz-maiztasun geldoa eta, epinefrinarik ez badago, bihotz-geldialdietan maizago erabiltzen duten sendagaia da.[1] Haur jaioberrien kasuan, arteria-presio oso baxurako tratamendu gogokoena izaten jarraitzen du.[2] Haurretan, oro har, epinefrina edo norepinefrina nahiago dute, eta helduetan, berriz, norepinefrina, presio arterial oso baxurako. Zain barneko edo hezur barruko bidetik ematen dute.