Donosti Berri elkartea Gipuzkoako Donostia hiriburuko elkarte bat da, 1922an sortua.[1].
Donostiako Amara Zaharrean sortu zen, eta auzo horretan izan du egoitza bere ibilbide osoan, hainbat lokal desberdin izan baditu ere. 2022an, mendeurrena ospatu zuen, hainbat ekitaldi antolatuta[2].
Historia
Amara auzoa XX. mendearen lehenengo urteetan lantegiz, negozioz eta, batez ere, langilez bete zen. 1922ko maiatzaren 1ean, auzoa mugiarazteko elkarte hau sortu zuten, nolabait elkarbizitza sustatzeko. Amara Donostia berria zenez garai hartan, Donosti Berri izena jarri zioten elkarteari.[3]
Donosti Berriko lehenengo bazkide eta presidenteetako bat izan zen Marzelino Zeligueta, eta frankistek, 1936ko gerran Donostia euren mende hartu zutenean, fusilatu egin zuten. Hasieran, Ondarretako espetxean sartu zuten Zeligueta, eta, ondoren, Hernanin fusilatu zuten. 2022an, mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan, elkarteak oroigarri bat jarri zuen haren omenez.[4]
Gerraostean, Donosti Berri oso elkarte aktiboa izan zen, gerora jarduera apalagoko urteak izan bazituen ere. Franco hil ondoren, ordea, guztiz biziberritu zen berriro, eta ekimen handiko belaunaldi berri baten jarduerari esker, Donostia osoko benetako erreferentea bihurtu zen. Emakumeen presentzia inolako mugarik gabe onartu zuen Donostiako lehen elkartea izan zen.[5]
Aktibitateak
- Auzoko jaiak
- Mendi irteerak
- Txirrindularitza eskola
- Olentzaroren etorrera
- Santa Agata jaia
- Ongintzarako ekitaldiak
- Elkarte gastronomikoa
- Kirol txapelketak
Iruditegia
Donosti Berriko lehen egoitzaren garaiko irudiak (1936 urtea)
Erreferentziak
Kanpo estekak