Dona Maria II Antzoki Nazionala (portugesez: Teatro Nacional Dona Maria II) Lisboako Baixa Pombalina auzoko Rossio enparantzan dagoen antzokia da.[1]
Historia
Dona Maria II Antzoki Nazionala Inkisizioaren egoitza nagusia zen Palácio dos Estaus jauregiaren lekuan eraiki zen, 1836an suak hura erre eta gero. Almeida Garrett antzerkigileak gogor egin zuen bertan antzokia eraikitzearen alde. 1842 eta 1846 artean eraiki zuen Fortunato Lodi arkitekto italiarrak estilo neoklasikoan.[2]
Antzokiaren barnealdea XIX mendeko artista portugaldarrek dekoratu zuten baina 1964an izan zen suak denak erre zituen. Antzokia erabat berriztu behar izan zen eta 1978an ireki zituen berriz ateak.
Ezaugarriak
Aurrealdeko egiturarik nabariena sei zutabe joniardun atari ikusgarria da. Frontoian pizkundeko Gil Vicente antzerkigilearen irudia ageri da. Bitxikeria gisa XVI. mendean Inkisizioak Gil Vicenetren hainbat antzezlan zentsuratu egin zituen.
Iruditegia
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak