Dolores Ruiz Berdún

Dolores Ruiz Berdún
Bizitza
Jaiotza1960(e)ko hamarkada (54/64 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaAlcaláko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, historian of science (en) Itzuli, dokumentalista, erizaina eta emagina
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa  (2013ko urriaren 2a -  2014ko martxoaren 26a)
Alcaláko Unibertsitatea  (2014ko martxoaren 27a -

Facebook: lola.ruizberdun Twitter: LolaRuizBerdun Edit the value on Wikidata
Umea erditzen

Dolores Ruiz Berdún (Espainia, 1960ko hamarkadan) zientziaren historialaria eta ikertzaile da.

Bizitza

Dolores Ruiz Erizaintzan diplomatu zen 1987an, Egoitza Sistemako Emaginen lehen promoziokoa da. 1996an amaitu zuen bere prestakuntza. 2012an Zientziaren Historian doktoratu zen Desarrollo histórico de una profesión: las matronas en Madrid hasta la guerra civil (euskaraz, Lanbide baten garapen historikoa: emaginak Madrilen gerra zibilera arte) tesiarekin.[1]

Lan ibilbidea

Osasun eta Genero irakaslea da, eta Alcalako Unibertsitateko (Madril) Osasun Zientzien Fakultatean ematen dituen klaseetan generoa, osasuna eta egiturazko desberdintasunak aztertzen ditu.

Erditzearen eta haren profesionalen historiari buruzko ikerketa da, baita indarkeria obstetrikoari eta prozesu obstetrikoari arreta humanizatzeari buruzkoa ere.[2][3]

Alberto Gomisekin batera Matronas víctimas de la Guerra Civil Española (Espainiako Gerra Zibilaren Emagin- biktimak) argitaratu zuen. 1936ko Espainiako Gerra Zibilak emaginen kolektibo profesionalean izan zituen ondorio larrienak, emakumeak baino ez une hartan eta "ikusezin" bihurtuta gure herrialdearen historian.[4][5]

Lanak

Ruiz Berdúnen beste argitalpen batzuk, banakakoak zein taldekoak, hauexek dira: De alimento a medicamento: la Casa Nestlé durante la Guerra Civil y sus relaciones con el franquismo, La importancia del género en la historia de la atención al parto: la incorporación de los hombres a la profesión de matrona en España, Objetivo: repoblar España. El Plan Nacional Ideal de la Obra Maternal e Infantil o Mujer, madre y militar.

2006an Lactard bularra ematen laguntzeko elkartea sortu zuen.[6]

Argitalpenak

Liburuak

Liburuetako kapituluak

  • "The past and the present of Obstetric Violence in Spain". Non: IV Jornadas internacionais de História da psiquiatria e saúde mental, 2016, Coimbra: Universidade de Coimbra-CEIS20, Ibone Olzarekin batera
  • "Análisis histórico de la violencia obstétrica". Non: El concepto "violencia obstétrica" y el debate actual sobre la atención al nacimiento, Josefina Goberna-Tricas eta Margarita Boladeras-ek koordinatua, 2018, Madrid: Tecnos argitaletxea .

Artikuluak

Sariak eta aintzatespenak

  • María Isidra de Guzmán ikerketa saria genero ikasketetan, XXI. edizioa, 2016.[7]
  • Andaluziako Ekialdeko Medikuntza eta Kirurgiako Errege Akademiako Cátedra Antonio Chamorro-Alejandro Otero ikerketa-saria, 2019.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak