Dolores González Pérez, Lota España

Dolores González Pérez, Lota España

Bizitza
JaiotzaHumilladero1891ko abenduaren 5a
HeriotzaMálaga1973ko ekainaren 17a (81 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Izengoitia(k)Lota España

Dolores González Pérez, Lota España goitizenaz ere ezaguna (Humilladero, Malaga, 1891ko abenduaren 8aMalaga, 1973ko ekainaren 17a), idazlea izan zen, eta XX. mendearen lehen erdian ospe handia izan zuen, tirada lokaleko eta nazionaleko aldizkarietan hainbat argitalpen argitaratuta, Espainiako Gerra Zibila hasi zen arte, orduan utzi baitzion bere poema eta kontakizun laburrak argitaratzeari.

Biografia

1891ko abenduaren 8an jaio zen, Malagako Humilladero herrian, eta han bizi izan zituen lehen urteak. XX. mendearen hasieran, familia Tenerifera joan zen, eta han argitaratu zuen lehen poema-liburua 1915ean.[1]

Kanariar Uharteetan, bere poemetan Malagari eta Andaluziari zien maitasuna adierazi zuen, eta itzultzeko nahia, uharteak ere maite zituen arren.[1]

Penintsulara itzulita, Lota España goitizena erabiltzen hasi zen garaiko hainbat poema eta artikulutan, bai Malagan, bai Melillan eta Madrilen.[1]

Poesia eta literaturarekiko zuen estimuaren eraginez garai hartako literatura-zirkuluetatik hurbil egon zen beti, eta Rubén Darío, Juan Ramón Jiménez eta Rafael Alberti bezalako pertsonaiak aurkitu ziren bere ezagunen artean, haiekin maiz izan baitzuen korrespondentzia.[1]

Lota España izengoitiarekin poema eta artikulu ugari argitaratu zituen, baita kontakizun laburrak eta eleberri labur bat ere: La voz del terruño izenekoa.[1]

1936an, Urruti anarkistari eskainitako poema bat argitaratu zuen, tropa frankistak Malaga hartzeko zorian zeudenean. Azken argitalpena izan zen; izan ere, Malaga tropa frankistek hartu zutenean, Lota Españak handik alde egin zuen Benamargosan bizitzeko, eta argitaratzeari utzi zion.[1]

Malagan bizi izan zen berriro, 50eko hamarkadan, eta 1973ko ekainaren 17an hil zen, 81 urte zituela.[1]

Lanak

Lota España poeta eta narratzaile oparoa izan zen eta talentu handiz menderatzen zituen lexikoa eta estilistika. Bere poemetan nabari dira bere poeta miretsienen eraginak: Bécquer, Juan Ramón, eta, batez ere, Rubén Darío. Azken horretatik Modernismo berantiarra edan zuen, inoiz utzi ez zuena, baina bere bizitzan zehar beste forma poetiko batzuetara eboluzionatu zuena.

Bere olerkiak maitasun- eta bizi-kantuak dira, elkartasun-kantuak, non gizakiaren ontasunak eta kristau-fedeak protagonismo handia hartzen baitute, eta, bereziki, naturak.

  • Narratiba: Lota Españak La voz del terruño, izeneko eleberri labur bat argitaratu zuen Madrilen, data zehatzik ez dago, baina 1930 inguruan izango zela uste da. Eleberriak bi maitaleren istorioa biltzen du: modernitatea eta tradizioa aurrez aurre jartzen ditu kontakizun interesgarri honetan. Idazleak gaitasun handia erakusten du narratibarako.
  • Garai hartako aldizkari eta egunkarietako argitalpenak: ezagutzen diren eta argitaratuta dauden testu gehienak poemen corpusekoak dira, kontaketa laburrak, ipuinak, kronikak, artikuluak eta kazetaritza-saioak, prentsan argitaratuak. Besteak beste, La unión ilustrada, Lecturas, Vida Marroquí, Cruz Roja eta Vida nueva aldizkarietan.
  • Poesia: Notas perdidas da autoreak argitaratutako poema-bilduma bakarra. 1915ean argitaratu zen Santa Cruz Tenerifekoan, eta Francisco de Cosmelli eta Sotomayor jaunen hitzaurrea du.

1936an argitaratzeari utzi zion arren, Lota Españak ez zion idazteari utzi bizitza osoan, eta bere ekoizpena aztertzen, biltzen eta arakatzen ari da. Dolores Vela García andrea, Sevillako Unibertsitateko “Andaluzas ocultas” ikerketa-taldearen barruan. Mercedes Arriagaren zuzendaritzapean.

2004an, Dolores Gutiérrez Navasek aldizkarietan aurkitutako olerkien edizio labur bat egin zuen Lota España. Poesía y prosa de una malagueña olvidada.((Ahaztutako malagar baten poesia eta prosa) izenburupean

2022an beste liburu bat argitaratuko da, edizio kritiko bat, argitaratu eta argitaratu gabeko testuak bilduko dituena, Andaluziako Ezkutukoak Ikerketa Esparruaren barruan.

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Grupo de Investigación Escrituras y Escrituras. «Lota España» https://escritorasyescrituras.com.

Bibliografia

  • Lota España. Poesía y prosa de una malagueña olvidada.( Ahaztutako malagar baten poesia eta prosa) María Dolores Gutiérrez Navasen hitzaurrea eta argitalpena. AEDILE, Malaga, 2004. ISBN 84-921919-8-8

Kanpo estekak