Dol-de-Bretagneko Saint-Samson katedrala (frantsesez: Cathédrale Saint-Samson de Dol-de-Bretagne) Bretainiako Dol-de-Bretagne herriko katedral katolikoa da. Bretainiako bederatzi katedral zaharren arteko bat da eta 1840an Frantziako monumetu historikoa izendatu zuten.
Historia
Samson Galesen jaio zen V mendearen bukaeran. Handik Irlandara joan zen eta 548 urtearen inguruan Armorikara etorri zen.
IX mendean eliza zahar bat izan zen toki honetan eta han Nominoe Bretainiako lehenengo errege koroatu zuten. Gaur egungo katedrala 1203an hasi ziren eraikitzen baina hainbat gehikuntza izan dituenez hainbat estiloren nahasketa ageri du.
Katedral garrantzitsua izan zen mendeetan zehar baina Frantziako Iraultzaren ondoren 1801 urtean Doleko apezpikutza desegin zen.
Iruditegia
-
Aurrealdea.
-
Koroa.
-
Portxea.
-
Habearte nagusia.
-
Alde zaharra.
Kanpo estekak