Dnipropetrovskeko oblasta (ukraineraz: Дніпропетровська область) Ukrainako erdialdeko probintzia bat da, eta nazioko gune industrializatuena. 31.914 km²ko azalera du[1] eta 2008an 3.400.689 biztanle zituen[2]. Dnipropetrovsk da oblast honetako zentro administratiboa.
Hiri nagusiak
Dnipropetrovskeko oblasteko hiri nagusiak hauek dira (2005eko populazioa)[3]
2008an 3.400.689 bizilagun ziren, Ukrainako populazio osoaren %7,3. 2001eko erroldak emandako informazioaren arabera hauek ziren oblast honek biltzen zituen talde etnikoak:[4]:
Industriak du garrantzi handien Dnipropetrovskeko oblastaren ekonomian. Ukrainako industria-ekoizpenaren % 16,9k du jatorri probintzia honetan, eta 473.000 behargin ari dira lanean sektore horretan.