Django Reinhardt (dʒɑ̃ɡo ʁenɑʁt ahoskatua; jaiotzezJean-Baptiste Reinhardt; Liberchies, 1910eko urtarrilaren 23a - Fontainebleau, 1953ko maiatzaren 16a) belgikar jazz-gitarrista eta musikagilea izan zen. Europako jazz bakarlari ospetsuenetako bat izan zen. Txikitan Frantzia eta Belgika osoan zehar ibili zen eta biolina, gitarra eta banjoa jotzen ikasi zuen. 1928an, sute baten erruz, bi behatz erabiltzeko gaitasuna galdu zuen, baina hala eta guztiz ere, gitarra bikain jotzen jarraitu zuen teknika ezin hobea zuela. 1934an Quintette du Hot Club de France taldea sortu zuen Stéphane Grappellirekin batera, lehen harizko tresnetako taldea jazzaren historian. Ijito jatorria zuen eta askotan ijitoen musikan oinarritu zen musika idazteko. Idatzi zituen lan aipagarrienak: Dinah (1934); Honeysuckle Rose (1938); Nuages (1940); Improvisation 3 (1943); Topsy (1947).
Erreferentziak