Disfonia hitzarekin ahotsarekin loturiko arazo, patologia eta gaigabezien multzo gisa definitzen da. Ahotsa erabat galtzen denean afonia dagoela esaten da. Patologia hau ahots-korden arazo organiko zein arazo funtzionalen ondorioa edo arnasketa akastunaren ondorioa izan daiteke.
Disfonia motak
Disfonia funtzionalak
Hauek ahotsa gehiegi behartzeagatik edo ahots teknika txarrak erabiltzeagatik sortutakoak dira.
Disfonia funtzional sinpleak: laringeko arazorik gabe.
Disfonia funtzional berezien formak: haurren disfoniak, abeslarien disfoniak, patologia psikiatrikotan ematen diren ahots alterazioak.
Disfonia funtzional konplexuak: oztopo fisikoak sortzen direnean: Noduloak, ahotsa gehiegi behartzeagatik eta gaizki erabiltzeagatik, gehien bat emakumeengan ematen da. Polipoak, ez da genesi oso argia, traumatismo bokal zorrotza eta disfonia aldakorra da. Kiste submukosoak.Hemorragiak. Ultzerak.[1]
Disfonia organikoak
Fonazio organoetan gertatzen diren lesio anatomikoengatik ahotsak jasaten duen alterazioa da.
Laringitis altua. Disfoniaren kausarik ohikoena izaten da. Arnasketa infekzioekin lotua dago eta auto-mugatua da.
Laringitis kronikoa. Normalean kausa hauengatik izan ohi da: tabakoarengatik, laneko giro kutsatuarengatik, arnas infekzio errepikakorrengatik, eztul iraunkorrarengatik, sendagaien erabilpen txarrararengatik.
Ahots soketan ematen diren lesio onberak:
Reinkeren edema (laringearen bolumena handitu egiten da eta aldi berean ahotsaren frekuentzia jeitsi egiten da eta latzagoa bihurtzen da.) emakumeetan ematen da gehien bat eta ahotsa behartzearekin eta tabakoa erretzeagatik ematen da.
Ahots noduloak ahotsa behartzeagatik eta faktore psikologikoengatik izan ohi da eta beste kausa batzuk bere etiologian izaten dute jatorria: infekzioak, alergiak eta ereefluxuak.
Polipoak ahost soketan ematen diren irritazio kronikoengatik, tabakoarengatik, ahotsa behartzeagatik edo errefluxuarengatik.
Disfuntzio neurologikoak. Gaixotasun neurologiko askok disfonia eragin dezakete disfuntzioarengatik edo ahots soken aldebakarreko paralisiarengatik edo bialdekiko paralisiarengatik zeitzuk dauden hauekin erlazioanturik: gaixotasun kaltegarriak, esklerosis multiplea, parkinsona etb.
Gaixotasun sistemikoak: laringeko amiloidosia, efektu artikularrak eduki dezaketen gaixotasun autoinmuneak ( artritis reumatoidea, lupous eritmatoso, sistemikoa Sjogren gaixotasuna eta hipotiroidismoa).
Lesio kaltegarriak. Laringeko minbizia tabakoaren eta alkoholaren kontsumoarekin erlazionaturik dago.[2]
Gaixoaren ezaugarri pertsonala, animikoak eta bere osasun egoera ezagutzea.
Hau guztia kontuan hartuta, lan protokolo bat diseinatuko da zein gaixo bakoitzarentzat desberdina izango da. Aldi berean, aldaketak sartzeko malgutasuna izango duena.
Disfonia batean ematen den berreziketaren helburuetako bat asaldaturik dagoen fisiologia berrantolatzea izango da. Hori horrela egin daiteke:
Ahotsa berrezitu.
Urritasun organikoak orekatzen lagunduko duten teknika batzuk martxan jartzea horrela, ahots dinamiko hobe bat eraginez.
Gaixoari informatuz zeintzuk diren bere ahots zailtasunaren jatorriak, horrela lagunduko diogu zehazten zeintzuk dire bere benetako ahots aukerak.
Entrenamenduaren lehengo fasea garrantzitsua da aztertzea: ahots jokabideak, aurrera eramngo diren mugimenduak, eta hautemango diren sentsazioak. Erabilpen fasean garrantzitsuena ahostsa noiz behartzen den edo noiz gaizki erabiltzen den jakitea da eta denbora eman zuzentzeko.
Bibliografia
(Gaztelaniaz) Jorge Perelló: Trastornos del habla. Bartzelona: Masson, 2005.