Dikotomiaosotasun moduan hartu den zerbait bi zati bereizi, aurkako eta osagarrietan banatzearen ondorioa da. Dikotomia bati jarraiki bereizi zerbait bati buruz dikotomikoa dela esaten da; testuinguru batzuetan bitarra dela ere esaten da. Adibidez, sexua dikotomia baten bitartez aztertzen da zientzian, arra eta emea bereiztuz. Politika-ideologia ezker/eskubi dikotomia erabiliz zehazten da gehienetan.
Terminoak hainbat erabilera ditu:
aldagai dikotomiko, bi balio soilik hartzen dituen aldagaia (adibidez, unibertsitaria/ez unibertsitaria);