Dienoak hiru motetan sailkatzen dire lotura bikoitzen posizio erlatiboak aintzat harturik:
Dieno metatuak. Lotura bikoitzek karbono-atomo bat partekatzen dute. Propadienoa edo alenoa da horien artean ezagunena eta, ondorioz horrelako guztiei aleno ere esaten zaie.
Dieno konjugatuak. Lotura bikoitzak lotura sinple batez separatuta daude[2]. Dieno konjugatuak gainerakoak baino egonkorragoak izaten dira erresonantzia kausa.
Dieno konjugatu gabeak. Lotura bikoitzak lotura sinple batez edo gehiagoz berezita daude. Normalean konjugatuek baino egonkortasun txikiagoaizaten dute.