Diego de Torres Villarroel

Diego de Torres Villarroel

Bizitza
JaiotzaSalamanca1694ko ekaina
Herrialdea Espainia
HeriotzaSalamanca1770eko ekainaren 19a (75/76 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Leonesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, matematikaria, poeta, antzerkigilea, medikua, katedraduna eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea

Diego de Torres Villarroel (Salamanca, 1693 - ibidem, 1770eko ekainaren 19a) espainiar idazlea izan zen. 1715. urtean subdiakono egin zuten eta zientzia-ikasketak hasi zituen orduan. 1721. urtetik aurrera Gran Piscator de Salamanca almanaka arrakastatsua argitaratu zuen. Bi urte geroago Madrila joan zen eta 1726an Salamancako unibertsitateko matematika saileko katedradun egin zuten. Inkisizioarekin arazoak zituela eta, Portugala ihes egin behar izan zuen, baina 1734an berreskuratu ahal izan zuen katedra eta 1745ean apaiz egin zuten. Oso idazle oparoa izan zen; haren obretan agerian geratzen ziren egilearen izaeraren kontraesanak: Los desahuciados del mundo y la gloria (1736-1737, Mundukoeta loriako etsituak), Vida natural y vida católica (1743, Berezko bizitza eta bizitza katolikoa), El gallo español (1738, Espainiar oilarra), Anatomía de lo visible e invisible (1738, Ikusgai eta ikustezinaren anatomia), Sueños morales (1727-1751, Amets moralak) eta Vida, ascendencia, nacimiento, crianza y aventuras de don Diego Torres Villarroel (1743-1758, Diego Torres Villarroel jaunaren bizitza, jatorria, jaiotza, heziketa eta balentriak).

Erreferentziak

Kanpo estekak