Diego de Losada konkistatzaile espainiarra izan zen, Rionegro del Puneten (Zamora) jaioa 1511ean eta 1569n hila Venezuelan. 1526tik aurrera Alonso de Pimentel, Benaventeko kondearen zerbitzura jarri zen.
Gazterik bidaiatu zuen Amerikara eta militar, exploratzaile, mertzenario, administratzaile zibil eta beste lan asko egin ondoren, Caracas hiria fundatu zuen 1567ko uztailaren 25ean. 1533an Puerto Ricon zen eta ondoren Venezuela konkistatzera abiatu zen. 1552an Nueva Segovia (egungo Barquisimeto) eta Nuestra Señora de Caraballedako hiriak sortu zituen Venezuelako itsasertzean eta, Venezuelako gobernariak aginduta, Venezuelako hiriburua sortu beharreko lurraldea konkistatzera abiatu zen. 1567rako bere mende zituen bertako biztanleak (arawakak, tekeak). Hurrengo urtean Santiago de Leon de Caracas hiria sortu zuen eta ondoren Venezuela gobernatu nahi izan zuen baina ez zuen bete bere asmoa.
Erreferentziak