Die Fragmente der Vorsokratiker


Die Fragmente der Vorsokratiker (euskaraz, Presokratikoen zatiak) Hermann Diels hizkuntzalariak 1903 urtean argitaratutako liburua da, non filosofo presokratikoek beraiek idatzitako testuak zein beraiei buruz idatzitakoak biltzen diren. Liburuak hainbat argitarapen izan ditu geroztik. Testuetarako sailkapen-sistema berezia du: A hizkiaz, filosofo presokratikoei buruzko testigantzak biltzen dira eta B hizkiaz, filosofo presokratikoek beraiek idatzirikoak. Zenbaki batek testuko filosofo presokratikoa adierazten du.

Kanpo estekak