Dibentzofurano polikloratuak (PCDF) konposatu organikoen familia bat dira, dibentzofuranoaren egiturako hidrogeno bat edo batzuk kloroz ordezkatuta dituztenak. Adibidez, 2,3,7,8-tetraklorodibenzofuranoak (TCDF) kloro-atomoak ditu 2, 3, 7 eta 8 posizioetan (ikus egitura irudian goiko ezkerreko ertzean)[1].
Dibentzofurano kloratuak, gutxienez 2,3,7 eta 8 posizioetan, jatorrizko dibentzofuranoa baino askoz toxikoagoak dira, dibentzodioxina polikloratuen antzeko propietate eta egitura kimikoak baitituzte. Toxikoak dira, eta gizakiengan kartzinogenoak direla susmatzen da. PCDFek dibentzodioxina polikloratuekin (PCDD) batera agertzeko joera dute. Dibentzofurano polikloratuak ager daitezke kloroa duten produktuak, PVC edo PCB esaterako, edo klororik ez duten produktuak kloro-emailekin batera erre edo errausten direnean 1200 °C-tik beherako tenperaturetan[2].
↑Van den Berg, M.,, et al.. (1998). Toxic Equivalency Factors (TEFs) for PCBs, PCDDs, PCDFs for Humans and Wildlife. Environmental Health Perspectives, Volume 106, numéro 12, 775 - 791 or..