Diafragma antikontzeptiboa kontrazepzioko metodo mekanikoa da, baginan barrera edo hesi bat ezartzen datzana; horretarako, harreman sexual bat izan aurretik, eraztun zurrun bati lotua dagoen eta malguki gisa jokatzen duen gomazko estalki bat jartzen da baginaren atzeko aldean, umetoki-lepoaren gainean.[1] 24 ordu baino gehiagoz jarrita badago, shock toxikoaren sindrome bat gerta daiteke.[2] 1882an asmatu zuten[3] eta Munduko Osasun Erakundearen funtsezko sendagaietako bat da.