Desmosomak hainbat atal ditu; zelularen barnean firu ertainez osaturiko plakak edo xaflak, mintzean dauden aingura proteinak eta matrizera ateratzen diren kadherina izeneko glikoproteinak.
Barneko eremua: Dentsitate handiko plaka bat osatzen da 15-20 nm-ko luzera duena. Desmoplakina izeneko proteinaz eginda dago[2] eta hauei zitoeskeletoko firu ertainak lotzen zaikie, keratinazkoak hain zuzen ere[3].
Mintzeko eremua: Bertan katenina proteinak aurkitzen dira, β-katenina, p120-katenina eta plakoglobina (γ-katenina)[4].
Kanpoko eremua: Zelula arteko eremuak 34 nm-ko distantzia du eta kateninari loturik dauden kadherinak ateratzen dira zelula mintzetik kanpora. Kadherina hauek desmokolinaz eta desmogleinaz osaturik daude. Ondoz ondoko zelula bien kadherinak elkar lotzen dira[5]. Kaltzio kontzentrazioak proteina hauen arteko loturak baldintzatzen ditu[3].
Funtzioa
Desmosomek zelulak elkartzen dituzte, baina ehun bereko zelulen mugimendu koordinatua ahalbidetzen dute[3] eta honek ekintza mekanikoari aurre egiteko gaitasuna ematen diete epitelio-ehuneko zelulei. Larruazaleko zelulek desmosoma ugari dituzte eta honi esker babes-hesi garrantzitsua eratzen dute immunitate-sistemaren aurreneko babes egitura bihurtuz[6].
Eskuin bentrikuluko arritmia: Desmosometako proteinen geneek jasaten dituzten mutazioek eragiten dute[10].
Historia
Giulio Bizzozero patologo italiarrak aurkitu zuen[1] eta "nodulo dentsoak" izena eman zien baina "Bizzozeroren noduluak" izenarekin ezagutu izan ziren. 1920 urtean Josef Schaffer-ek "desmosoma" izena eman zion, grekerazkodesmos (loturak) eta soma (gorputza) hitzak elkartuz[11].