Parke entziklopedikoa García Naveira anaien ideia izan zen, batez ere Juan García Naveirarena. Hauek, Argentinan dirutza irabazi ondoren, haien herria aurrera ateratzeko egotasmo asko bultzatu zuten. Horrela, ikastetxe bat eraiki zuten (1914), babes-etxea (1912), ikuztegi publikoa (1902), eta Denbora-pasaren parke hau.[2]
Parkearen 1893an eraikitzen hasi zen, eta 1914an burutu zuten. Izan ere, Juan García hil arte, 1933an, urtero parkearen zabaltze-lanak eta gauza berriak jarri ziren. Bere heriotzaren unean, parkeak 9 hektarea zituen. Modu batez, egungo parke tematikoen aurrekaria izan zen. Helburua oso pedagogikoa zen eta sarbide-bidaia bezala aurkezten zen.[3]
Parkea 1914an
Parkea ireki zenean oraingoarena baino lau aldiz zabalagoa zen. Sarreran ordaintzeko leihatila zegoen, eta horrela lortzen zen dirua, parkearen mantenuarentzat erabiltzen zen. Leihatilaren eraikuntza XX. mendeko amaierara arte gorde zen. Hesi handi baten ondoren Versaillesko jauregia zegoen. Atea bi lehoik zaintzen zuten, VatikanokoKlemente XIII.a aita santuaren hilobia zaintzen duten kopia zirenak. Lehoi horiek gaur egun Covadongako leizean erakusten dira, Asturiasen.
Parkearen zenbait elementu
Bi dinosauro
Egiptorako bidai baten erliebea
Leizeak
Erretiroko urmaela
Lehoitzarra
Kapitalaren genealogia
Egungo egoera
Juan García Naveira hil ondoren, 1933an, parkearen endekapena hasi zen. Gerra ondoren erabat utzita gelditu zen, eta bandalismoa zein lapurretak ohikoak izan ziren. 1940. hamarkadan errepide batek parkea erditik zatitu zuen, lorategiak eta eraikuntzak bereizita utzita. Lorategian baratzeak eta zabortegiak zabaldu ziren, haien hasierako antolaketa erabat txikitzen. 1986an Betanzosko Udalak parkea erosi zuen, ingurua berreskuratzeko asmoz. Europako dirulaguntzei esker gelditzen den parkea berreskuratzeko zenbait lan egin da, baina ez parkea babesteko haina. Denbora-pasaren parkeak ez du inongo babesik nahiz eta hori izan Parkearen Lagunen Elkarteak bultzatutako eskaera nagusietariko bat.[4]
Monumentuaren iraunarazte-egoera, orokorrean, ez da ona.[5]