Deir al-Balahko Gobernazioa (arabieraz: محافظة دير البلحMuḥāfaẓat Dayr al Balaḥ) Palestinako Estatuko hamasei gobernazioetako bat da (arabieraz Muhafazah).[1]Gazako Zerrendaren erdialdean dago, eta mugakide ditu Israel ekialdean, Gazako Gobernazioa iparraldean, Khan Yunisko Gobernazioa hegoaldean eta Mediterraneo itsasoa mendebaldean. Gazako Zerrendako gainerako lurraldeek bezala, haren administrazioak ez du aire-eremurik, ezta itsas eremurik ere, Israelgo agintariek kontrolatzen baitituzte. Hiriburua Deir al-Balah da.
Ezaugarriak
56 km² ditu. Estatistiken Palestinako Bulego Nagusiaren arabera, barrutiko biztanleria 2006an 208.716 biztanlekoa zen (palestinarren % 7,2). Bost eserleku ditu Palestinar Kontseilu Legegilean, eta 2006an Hamaseko kideek irabazi zituzten denak.