De Havilland Mosquito, Erresuma Batuko bonbaketari arin eta ehiza-hegazkin astun modelo bat izan zen. De Havilland hegazkinlaritza enpresak ekoitzi zuen eta Bigarren Mundu Gerran Erresuma Batuko Errege Aire Armada, Kanadako Errege Aire Armada, Australiako Errege Aire Armada eta Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadak erabili izan zuten.
1940ko azaroaren 25an lehenbiziko hegaldia burutu zuen.